Donostia.eus - [Tramitea] Bizi ez diren helbiedean erroldatuta dauden pertsonen baja

Logo Ayuntamiento

Bizi ez diren helbiedean erroldatuta dauden pertsonen baja

Objektua: Udalaren Biztanle Erroldan baja emateko eskatzea, bidegabe izena emanda egoteagatik

Eskaera epea: Urte osoa

Tramiteak aukera ematen du bizi ez diren helbidean erroldatuta dauden pertsonen baja-izapidea egiten hasteko.

Nola egin eskaera
Tramite hau adierazitako arreta bulegoetan egin daiteke soilik.
Ikus ezazu tramitea nola egiten den Bertaratua atalean.
Eskaera egiteko baldintzak
Etxebizitzaren jabea edo alokairu-kontratuaren titularra izatea
Beharrezko dokumentazioa
Nortasuna egiaztatu behar da, hauetako dokumenturen baten jatorrizkoa eta fotokopia aurkeztuta:
- NAN, edo
- Egoitza-baimena, edo
- Pasaportea, edo
- NAN ordezkatzeko nortasun agiria

Etxebizitzaren jabetza zeini dagokion egiaztatu behar da, hauetakoren bat aurkeztuta:
- Jabetza-eskrituraren nahiz indarrean dagoen alokairu-kontratuaren jatorrizkoa eta fotokopia, edo erabiltzeko baimena.
- Alokairu-kontratua ez badago indarrean, alokairuaren azken ordainagiria ere ekarri beharko da.
Izapideak egitearen arduraduna

Departamentua: Lehendakaritzako Zuzendaritza
Unitatea: Herritarren Arreta Zerbitzua
Helbidea: Ijentea Kalea 1
Telefonoa: 010 (Donostiatik)
943- 481000

Arauak
1996ko urtarrilaren 10eko 4/1996 Legea, Toki Araubidearen Oinarriak arautzeko 1985eko apirilaren 2ko 7/1985 Legean Udal Errolda dela-eta ezarritakoa aldatzekoa.

1996ko abenduaren 20ko 2612/1996 Errege Dekretua, Toki Erakundeen Biztanleriari eta Lurralde Mugaketari buruzko Araudia, 1986ko uztailaren 11ko 1690/1986 Errege Dekretuak onartua, aldatzekoa.
Erlazionaturiko tramiteak
    Beste informazio interesgarria
    Es

    kategori aurkibidera itzuli