Donostia.eus - [Tramitea] Biztanleen Udal Erroldan helbidea aldatzeko eskaera

Logo Ayuntamiento

Biztanleen Udal Erroldan helbidea aldatzeko eskaera

Objektua: Biztanleen Udal Erroldan helbidea aldatzeko eskatzea

Tramitearen pausoak: (informazio gehiagorako ipini xagua pausoaren gainean)

Donostiako Biztanleen Udal Erroldan inskribatuta dauden herritarrek udalerri barruan helbidea aldatzen dutenean Udaletxeari egin behar dioten jakinarazpena

Nola egin eskaera
Tramite hau adierazitako arreta bulegoetan egin daiteke soilik.
Ikus ezazu tramitea nola egiten den Bertaratua atalean.
Eskaera egiteko baldintzak
Etxebizitzaren jabea edo alokairu-kontratuaren titularra izatea
Beharrezko dokumentazioa
- Eskabide-orria
- Jabetza-eskritura edo indarrean dagoen alokairu-kontratua. Alokairu-kontratua ez badago indarrean, alokairuaren azken ordainagiria ere ekarri beharko da. Jatorrizkoak eta fotokopiak.
- Etxebizitza berrian norbait erroldatuta badago, jabe nahiz maizterrak sinatu beharko du eskabidea eta haren NANaren edo Atzerritarren Identifikazio Zenbakiaren fotokopia aurkeztu beharko da.


Eskabidea ez badu interesatuak aurkezten:
- Biztanleen Erroldan izapideak egiteko baimena, eskabidea aurkezten duenaren NAN edo Atzerritarren Identifikazio Txartela (jatorrizkoa eta fotokopia) eta
- Interesatuaren NAN edo Atzerritarren Identifikazio Zenbakia (fotokopia)


Unitate arduradunak eskubidea du beste dokumentu osagarriren bat eskatzeko izapidea behar bezala bete ahal izateko.
Izapideak egitearen arduraduna

Departamentua: Lehendakaritzako Zuzendaritza
Unitatea: Herritarren Arreta Zerbitzua
Helbidea: Ijentea Kalea 1
Telefonoa: 010 (Donostiatik)
943- 481000

Arauak
1996ko urtarrilaren 10eko 4/1996 Legea, Toki Araubidearen Oinarriak arautzeko 1985eko apirilaren 2ko 7/1985 Legean Udal Errolda dela-eta ezarritakoa aldatzekoa.

1996ko abenduaren 20ko 2612/1996 Errege Dekretua, Toki Erakundeen Biztanleriari eta Lurralde Mugaketari buruzko Araudia, 1986ko uztailaren 11ko 1690/1986 Errege Dekretuak onartua, aldatzekoa.
Erlazionaturiko tramiteak
    Beste informazio interesgarria
    Ez ahaztu zerga-helbidea ere aldatzeko eskatzea, 900714033 doako telefonora deituta (Udal Ogasuna)

    Oharra: Europako Batasunetik kanpoko atzerritarrak:

    - Behin betiko egoitza-baimenik ez baduzu, bi urtean behin berritu beharko duzu Erroldako inskripzioa

    - Horrela ez egitea inskripzioa iraungitzat jotzeko arrazoia izango da (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen 1985eko apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 16.1 artikulua, 2. paragrafoa)

    kategori aurkibidera itzuli