Donostia.eus - [Tramitea] Zorrak beranduago eta epeka ordaintzea

Logo Ayuntamiento

Zorrak beranduago eta epeka ordaintzea

Objektua: Zorrak beranduago eta epeka ordaintzeko eskatzea

Eskaera epea: Zorrak ordaintzeko borondezko epean egon behar du

Beharrezkoa da tramite hau egitea zorrak beranduago eta epeka ordaintzea eskatzeko

Nola egin eskaera
Tramitea nola egin aukera dezakezu:
Eskaera egiteko baldintzak
Zorrak borondezko ordaintzeko epean egon behar du.
Beharrezko dokumentazioa
Eskabidea honako datu hauekin:
  • Izen-abizenak, sozietatearen izena, nortasun-agiria edo identifikazio fiskaleko zenbakia eta eskatzailearen zerga-helbidea.
  • Zorraren kontzeptua, urtea eta zenbatekoa.
  • Zer epetarako den geroratzea edo zatiketa.
  • Zergatik eskatzen duen, salbu eta helbideratze orokorra egin duen pertsona fisikoak, eskatutako zenbatekoak 12.000 € gainditzen ez baditu eta zatikatze-epeak urtebetetik gorakoa ez bada.
  • Udalaren Zerga Bilketako Zerbitzuak adierazitako kasu, modu eta kopuruko bermea jartzeko konpromisoa hartzea.
Izapideak egitearen arduraduna

Departamentua: Finantza Zuzendaritza
Unitatea: Zerga Biltegiko Atala
Helbidea: Agirre Miramon Kalea 4
Telefonoa: 900714033 (doakoa)

Datak
Zatika ordaintzea onartzen bazaio zergadunari, hilean-hilean ordaindu beharko du.
Udalaren zerga-biltzaileak erabakiko ditu, eskaera egin eta 10 egun baino lehen, 12.000 euro baino gutxiago eta urte bete baino lehenago itzultzeko zorrak geroratzeko edo zatitzeko eskaerak.
Hilabeteko epea izango du gainerako eskaerak erabakitzeko.
Prezioa
Ordainketak geroratutakoan erantsiko den interesa:

1.- Lehentasunezko interesa.
a) Udal-aurrekontuan adierazitakoa da.
b) Udal-aurrekontuak ez badu hura finkatzen, legezko interesa ken %0,25 izango
da.
c) Helbideratze orokorra agindu duten pertsona fisikoei onartu zaizkien geroratze
eta zatikatzeei ezarriko zaie, baita administrazio-emakiden onuradunei ere, hala
erabakitzen denean.

2.- Berandutza-interesa.
a) Foru-arauan aplikazio-epe horretarako adierazitakoa izango da.
b) Oro har, ordainketak geroratzea edo zatikatzea eskatzen dutenei ezartzen zaie,
eta baita administrazioaren emakidak dituztenei ere, hala erabakiz gero.
Arauak
Ordenantza fiskala
Beste informazio interesgarria
Helbideratze orokorra egina duten zergadunek bete behar dituzten arauak:
Arau hauek beteko dira helbideratze orokordun zergadunak badira ordainketa geroratzeko edo zatitzeko eskaera egin dutenak:
  • Zatitu nahi den zorra 50.000 euro baino gutxiagokoa izan eta urte bete baino lehen itzuli nahi baldin bada, eskatzea nahikoa izango da zatika ordaintzea onartzeko, ez da bermerik eratu beharrik izango eta lehentasunezko interesa ezarriko da
  • Ordainketa geroratzea eskatuz gero, oro har zergadunei aplikatzen zaizkien arauak beteko dira, eta, horren ondorioz, erabakitzea dagokion organoak erabakiko du geroratzea onartu ala ez, bermea jarri beharko da kopuru batetik gora, eta lehentasunezko interesa aplikatuko da.
  • Ordainketa geroratzea edo zatikatzea aztertzerakoan, helbideratze orokorra egina duen zergaduntzat hartzeko, geroratzeko edo zatika ordaintzeko eskaera egin baino bi hil lehenago egindakoa izan behar du helbideratze orokorrak.

kategori aurkibidera itzuli