Donostia.eus - [Tramitea] 2017 - Ikastetxeetarako eta irakaskuntzarekin zerikusia duten elkarteetarako diru laguntzak

Logo Ayuntamiento

2017 - Ikastetxeetarako eta irakaskuntzarekin zerikusia duten elkarteetarako diru laguntzak

Objektua: Ikastetxeetarako eta irakaskuntzarekin zerikusia duten elkarteetarako diru-laguntzak eskatzea

Eskaera epea: 03/14/2017 - 04/18/2017

Tramitea epez kanpo dago. Eskaera epean adierazitako data iritsi arte ezingo duzu tramitatu.

Tramite hau egin behar da ikastetxe bateko eskola-kontseiluak edo irakaskuntzarekin zerikusia duen elkarteren batek programatutako hezkuntza-ekimen bat finantzatu behar denean. Ekimenak sartuta egon behar du urtero onartzen diren oinarriek diru-laguntza jasotzeko modukotzat jotzen dituzten kontzeptuen barruan.

Nola egin eskaera
Tramitea nola egin aukera dezakezu:
Eskaera egiteko baldintzak
Urtero onartzen diren oinarrietan onuradunei ezartzen zaizkien betekizunak.
Beharrezko dokumentazioa
  • Eskabide inprimakia beharrezkoa: 11282n
  • Eskaerari 11283n inprimakia erantsi, propiektuaren datuekin
  • Kasu bakoitzari dagokion dokumentazio osagarria, oinarrien arabera
  • Zergen ordainkizunei buruzko informazioa eskatzeko baimenaren atalean EZ markatu izanez gero, Zerga ordainkizunetan eta Gizarte Segurantzari dagozkionak (Foru Ogasuna edo Estatuko Ogasuna eta Udal Zerga Biltegiko Atala) eguneratuak dauzkala ofizioz egiaztatzeko ziutagiriak erantsi beharko dira
Izapideak egitearen arduraduna

Departamentua: Hezkuntzaren eta Gizarte Sustapenaren Zerbitzua
Unitatea: Hezkuntza Atala
Helbidea: Mari Kalea 1

Arauak
Ikastetxeei eta irakaskuntzarekin zerikusia duten elkarteei diru-laguntzak emateko oinarriak

38/2003 Legea, Diru-laguntzei buruzko Lege Orokorra, eta hura garatzeko Araudia, 887/2006 Errege Dekretuaren bidez onartua
Beste informazio interesgarria
Dirulaguntza jasotzearekin batera hartzen diren konpromisoak:
- Programatik eratorritako erantzukizunak bere gain hartzea.
- Behar diren baimenak lortzea.
- Programa garatzen ari dela gorabeheraren bat gertatuz gero, horren berri ematea Udalari, gertatu bezain laster.
- Dirua gastatzen ez bada, diru-laguntza itzultzea.
- Helburuak funtsean aldatu direla egiaztatuz gero, diru-laguntza itzultzea.
- Udalak ezarritako betekizun guztiei eta bete beharreko arauei men egitea.

kategori aurkibidera itzuli