Donostia.eus - [Tramitea] Biztanleen Udal Erroldan baja emateko eskaera, Donostiatik kanpo geratatutako heriotza dela-eta

Logo Ayuntamiento

Biztanleen Udal Erroldan baja emateko eskaera, Donostiatik kanpo geratatutako heriotza dela-eta

Objektua: Biztanleen Udal Erroldan baja emateko eskaera, Donostiatik kanpo geratatutakoheriotza dela-eta

Biztanleen Udal Erroldan inskribatuta izan eta Donostiatik kanpo zendu den pertsonaren heriotzaren oharpena jasotzea.
Donostiako Erregistro Zibilean inskribatutako heriotzak zuzenki mekanizatzen dira Erregistro Zibilak egindako komunikazioen bidez.

Nola egin eskaera
Tramite hau adierazitako arreta bulegoetan egin daiteke soilik.
Ikus ezazu tramitea nola egiten den Bertaratua atalean.
Beharrezko dokumentazioa
Hauetariko agiri bat:
  • Heriotza ziurtagiria, dagokion Erregistro Zibilak emanda
  • Heriotza jasota duen Familia-liburua
010 (Donostiatik) 943- 481000
Izapideak egitearen arduraduna

Departamentua: Lehendakaritzako Zuzendaritza
Unitatea: Herritarren Arreta Zerbitzua
Helbidea: Ijentea Kalea 1

Informazio gehiago:

Arauak
1996ko urtarrilaren 10eko 4/1996 Legea, Toki Araubidearen Oinarriak arautzeko 1985eko apirilaren 2ko 7/1985 Legean Udal Errolda dela-eta ezarritakoa aldatzekoa.

1996ko abenduaren 20ko 2612/1996 Errege Dekretua, Toki Erakundeen Biztanleriari eta Lurralde Mugaketari buruzko Araudia, 1986ko uztailaren 11ko 1690/1986 Errege Dekretuak onartua, aldatzekoa.
Erlazionaturiko tramiteak

    kategori aurkibidera itzuli