Donostia.eus - [Tramitea] Joko Garbia Txartelaren eskabidea

Logo Ayuntamiento

Joko Garbia Txartelaren eskabidea

Objektua: Joko Garbia txartela edukiontziak ireki ahal izateko, horrela erreziklaje egokian parte hartu ahal izateko.

Eskaera epea: Urte osaren zehar eska daiteke

Tramite hau egin behar duzu Joko Garbia Txartela lortu nahi baduzu. Txartel horrek hondakin organikoak hartzen dituen edukiontzi marroia irekitzeko balio du.

Nola egin eskaera
Tramitea nola egin aukera dezakezu:
Eskaera egiteko baldintzak
18 urte baino gehiago izan behar da eta Donostian helbide bat eduki.
Txartelaren helbidean erroldatua ez bazaude ura, zaborra edo saneamenduaren errezibuetan zure izena agertu beharko du, bestela, etxebizitzaren alokaera-kontratua edo jabeak sinatutako baimena aurkeztu beharko duzu.
Beharrezko dokumentazioa
  • Identifikazio dokumentua: NAN / AIZ.

Txartelaren helbidean ez egotearen kasuetan eta ur, zabor eta saneamendu errezibuak beste baten izenean badaude:
  • alokairuaren kontratua edo
  • zure izenean, energia elektriko edo gasa honiduraren faktura bat, edo
  • etxebizitzaren jabeak sinatutako baimena.
Izapideak egitearen arduraduna

Departamentua: Hiri Mantentze eta Zerbizuetako Zuzendaritza
Unitatea: Hiri Zerbitzuak
Helbidea: Urdaneta Kalea 13

Beste informazio interesgarria
Eskatzaileko txartela bakarra egingo da. Edukiontzi eta poltsa ematen dituen makinetan txartelaren erabilerak eskatzaileak adierazitako etxebizitzarekin lotuko dira..

Pertsona bat baino gehiago lotu ahal izango da etxebizitza batekin. Txartel guztien erabilerak etxebizitza horrekin lotuko dira.

Txartela eskutitz batekin batera bidaltzen da. Eskutitz horretan kupoi bat aurkituko duzu. Kuboa kupoi hori entregatuz eskuratu dezakezu, eskutitzean azaldutako lekuetako batean. Poltsak txartelaren bidez eskuratu ditzakezu txartelarekin batera bidalitako eskutitzean esandako tokietako batean. Poltsak eskuratzeko epeak programatuta daude. Eskuratzeko makinetan azalduko da zein egunetan egongo diren poltsak eskuragarri hurrengo aldian.

informazio gehiago

kategori aurkibidera itzuli