Donostia.eus - [Tramitea] Biztanleen Udal Erroldan izena emateko eskaera

Logo Ayuntamiento

Biztanleen Udal Erroldan izena emateko eskaera

Objektua: Udalaren Biztanle Erroldan izena emateko eskatzea

Tramitearen pausoak: (informazio gehiagorako ipini xagua pausoaren gainean)

Donostiako Biztanleen Udal Erroldan inskribatzea Espainiar Estatuko beste udalerri batetik edo atzerritik hirira bizitzera datozenak, eta baita, edozein zioagatik, hirian bizitzen jarraitu arren, Donostiako Biztanleen Udal Erroldan agertzen ez direnak.

Nola egin eskaera
Tramite hau adierazitako arreta bulegoetan egin daiteke soilik.
Ikus ezazu tramitea nola egiten den Bertaratua atalean.
Beharrezko dokumentazioa
- Biztanleen Udal Erroldan izena emateko eskabide-orria. Bertan ageri diren adinez nagusi guztiek sinatu behar dute orria, edo, hala badagokio, beren legezko ordezkariak. Etxebizitzaren erabilera beste pertsona bati badagokio eta pertsona hori bertan erroldatuta ez badago edo erroldatzeko asmorik ez badu, eskabidea sinatu beharko du izen ematea baimenduz.

- Erroldan izena eman nahi duten pertsonen nortasuna egiaztatzen duen dokumentua, jatorrizkoa eta fotokopia (NAN, famili liburua 15 urtetik beherakoentzat NANik ez badute, egoitza-txartela, pasaportea, e.a.).

- Jabetza-eskritura nahiz indarrean dagoen alokairu-kontratua, jatorrizkoa eta fotokopia.
Alokairu-kontratua ez badago indarrean, alokairuaren azken ordainagiria ere ekarri beharko da.

- Jabea edo maizterra ez bada Erroldan izena ematen duenen artean, bere baimena eman behar du, izena emateko eskabide-orrian, eta bere NAN edo AIZren fotokopia ekarri beharko da, aurreko dokumentazio guztiaz gain.


Unitate arduradunak eskubidea du nahi beste dokumentu osagarri eskatzeko, izapidea behar bezala bete ahal izateko.
Izapideak egitearen arduraduna

Departamentua: Lehendakaritzako Zuzendaritza
Unitatea: Herritarren Arreta Zerbitzua
Helbidea: Ijentea Kalea 1
Telefonoa: 010 (Donostiatik)
943- 481000

Arauak
1996ko urtarrilaren 10eko 4/1996 Legea, Toki Araubidearen Oinarriak arautzeko 1985eko apirilaren 2ko 7/1985 Legean Udal Errolda dela-eta ezarritakoa aldatzekoa.

1996ko abenduaren 20ko 2612/1996 Errege Dekretua, Toki Erakundeen Biztanleriari eta Lurralde Mugaketari buruzko Araudia, 1986ko uztailaren 11ko 1690/1986 Errege Dekretuak onartua, aldatzekoa.
Erlazionaturiko tramiteak
    Beste informazio interesgarria
    - Ez ahaztu zerga-helbidea ere aldatzeko eskatzea, 900714033 doako telefonora deituta (Udal Ogasuna)

    - Eskabide-orria aurkezteak esan nahi du onespena ematen duzula Hautesle Errolda eskabide-orriko datuen arabera eguneratzeko.

    Oharra: Europako Batasunetik kanpoko atzerritarrak:

    - Behin betiko egoitza-baimenik ez baduzu, bi urtean behin berritu beharko duzu Erroldako inskripzioa

    - Horrela ez egitea inskripzioa iraungitzat jotzeko arrazoia izango da (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen diten 1985eko apirilaren 2ko 7/1985 Legeko 16.1 artikulua, 2. paragrafoa).

    kategori aurkibidera itzuli