Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Aurkezpena


Faktura elektronikoa paperezko fakturaren ordezko funtzionala da, eta fakturak bitarteko elektronikoen bidez eta ziurtagiri aitortuen bidez modu digitalean sinatuta transmititzean datza.

ef4ktur ekimenaren bidez, Donostiako Udalari fakturak jaulkitzen dizkioten enpresei faktura elektronikoak egiteko doako aukera eskaini nahi zaie, Donostiako Udalarekin lan egiteko bide erraz eta praktiko bat izan dezaten.

Alde onak



Igorlea
  • Kostuen aurreztea: ez da zigilurik, paperik, gutun-azalik eta artxibatzeko kopiarik behar.
  • Dokumentuak bizkor aurkitzeko aukera.
  • Arintasuna izapideetan eta ordainketetan: izapideen urratsak minutu gutxi batzuetan eta eroso egin daitezke, joan-etorririk egin behar izan gabe.
  • Prozedura segurua: ziurtagiri eta sinadura digitalen bidez, dokumentuen benetakotasuna, osotasuna eta arbuiatzerik eza bermatzen da beti.

Hartzailea
  • Denboraren eta langileen aurreztea.
  • Langileen produktibitate handiagoa, lehen datuak sartu edo dokumentuak kudeatu behar zituztelako.
  • Datuek ez dute akatsik. Datuak automatikoki kudeaketa-programara iraultzean, faktura eskuz erregistratu beharra saihesten da.
  • Fakturaren egiaztatze automatikoa hornitzailearen albaranekin.
  • Erreklamazio automatikoa eta berehalakoa.
  • Erregistro automatikoa kontabilitatean.

Informazio gehiago eta laguntza