Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Informazioaren Segurtasunerako Politika eta Datuen Babesa


Donostiako Udalak, bere interesak eta bere esku dauden zereginak eta eskumenak kudeatzeko xedean, herritarren premiak eta nahiak asebetetzen laguntzen duten zerbitzuak eskainiko ditu eta jarduerak sustatuko ditu.


Horretarako, herritarren eskura jarriko du izapideak online egiteko aukera, herritarrek gai publikoetan parte hartze handiagoa izan dezaten; horrenbestez ezarriko ditu parte hartzeko bide berri batzuk demokrazia parte hartzailearen garapena eta ekintza publikoaren eraginkortasuna bermatzeko xedean.


Bestalde, teknologia berrien erabilera bultzatu nahi da Udalean bertan eta herritarren artean. Besteak beste, honako hauek dira helburu nagusiak: herritarren eta Udalaren arteko harreman elektronikoa sustatzea eta harreman horretan herritarren eta Udalaren artean beharrezkoa den konfiantza sortzea.




Sergurtasun politikari buruzko iragarki osoa eskuragarri dago PDF honetan
                 
 

Webgune honetan erabilgarri dauden baliabideen bidez jasotako datu pertsonalak ondorengo erregelamendua betez tratatuko dira: Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016/679 Erregelamendua, 2016ko apirilaren 27koa (RGPD), datu pertsonalen tratamendua eta zirkulazio askea direla-eta, pertsona fisikoak babesteari buruzkoa, zeinak 95/46/EE Zuzentaraua indargabetzen duena , abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan, Datu Pertsonalak babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoa eta horiek garatzen dituen araudia.


Nahi izanez gero, datuak eskuratzeko, zuzentzeko, aurka egiteko, ezabatzeko ("ahazteko eskubidea"), tratamendua mugatzeko, eramangarritasunerako eta banakako erabakirik ez hartzeko eskubideak erabil ditzakezu, dagozkion izapideen bidez edo Datuak Babesteko Ordezkariaren bidez: dbo@donostia.eus


Gainera, kontrol-agintaritza eskudunari erreklamazio bat aurkezteko eskubidea ere baduzu; hauxe da aipatutako agintaritza: Datuak Babesteko Euskal Bulegoa.