Donostia.eus - Informazioa egoitzari buruz

Logo Ayuntamiento

Informazioa egoitzari buruz


Honi esaten zaio egoitza elektronikoa: Herritarrak eskura duen helbide elektronikoa, titulartasuna, kudeaketa eta administrazioa Donostiako Udaleko administrazio-organo edo -entitate edo erakunde publikoren batena dena, bere eskumenak gauzatzen dituela. Egoitza elektronikoa herritarrek administrazioaren informazio eta online zerbitzuak eskuratzeko duten sarbidea da, informazio eta zerbitzu horiek eguneratuta eskuratu ahal izateko eta –aukeran– pertsonalizatuta.

Egoitza elektronikoa telekomunikazio-sareen bitartez herritarren eskuetara jarritako helbide elektronikoa da, betiere administrazio publiko jakin batek bere eskumenen jardueran ari delarik bideratua. Egoitza elektronikoak bermatu egin behar du bere bitartez eskuratu daitezkeen informazio eta zerbitzuen segurtasuna eta integritatea, baita egiazkoak direla, eta eguneratu egiten direla ere.


Udal-administrazioaren egoitza elektroniko nagusia sarbide nagusia izango da; alegia, www.donostia.eus/egoitzaelektronikoa . Egoitza horretan, herritarrak eskura izango du zerbitzuen zerrenda eta horiek eskuratzeko modua, eta koordinatuta egon beharko du, uneoro, udal-administrazioaren eta haren erakunde publikoen gainerako sarbide elektronikoko guneekin.

Euskaraz eta gaztelaniaz egongo da, eta beste hizkuntza batzuetan ere izango du informazioa, interesekoa dela jotzen bada. Horren arduraduna Lehendakaritzako Zuzendaritzaren titularra izango da, edo hura ordezten duen organoarena.


Organo, unitate edo organismo bakoitzaren organo eskudunaren erabakiz eta Lehendakaritzako Zuzendaritzak edo haren ordez eratzen den organoak aurretik txostena eginda sortuko da egoitza elektronikoa, eta irizpide hauek bete beharko ditu: Publikotasun ofiziala, ardura, kalitatea, segurtasuna, eskuragarritasuna,erabilgarritasuna, neutraltasuna eta elkarreragingarritasuna. Betiere, egoitzaren titularra zein den argi dagoela bermatuko da, bai eta zein diren iradokizunak eta kexak aurkezteko bideak ere.

Urteko egun guztietan burutu daitezke izapideak egoitza elektronikoan, baina igande edo jai egunean (egoitzaren egun baliogabeen egutegian ezarrita) eginez gero, izapidearen data balioduna hurrengo egun baliodunarena izango da. Egoitzaren egutegi ofiziala ikusi.

Hura bukatu den eguna eta ordua jasoko du izapideak Erregistro elektronikoarentzat eta haren erabiltzaileentzat egun baliogabeak izango dira izaera hori dutenak lurralde nazional guztirako egun baliogabeen egutegian, Euskal Autonomia Erkidegoan baliogabetzat deklaratutakoak, eta Donostian bertako jai-egun direnak. Urte bakoitzeko egun baliogabeak www.donostia.eus egoitza elektronikoan adieraziko dira.


Donostiako Udaleko Administrazio Elektronikoari Buruzko Erregelamendua Donostia.eus-eko "araudia" atalan aurkitu duzu