Donostia.eus - Egiaztapen Kode Elektronikoa

Logo Ayuntamiento






Egiaztapen Kode Elektronikoa (Egiaztapen Kode Segurua ere deritzote) letra eta zenbaki multzo bat da, Donostiako Udalak sortzen duen dokumentu elektroniko bakoitzari identifikazio bakarra eransten diona.


Jatorrizko dokumentu elektronikoen paperezko kopiak kopia kautotzat joko da Egiaztapen Kode Elektronikoa eramanez gero.

Kode horren bidez alderatu daitezke udal administrazioaren sinadura elektronikodun dokumentu inprimatua eta jatorrizko dokumentu elektronikoa.

Funtzionalitate hori oso erabilgarria da herritarrak dokumentu elektronikoa inprimatu eta administrazio publikoren batean aurkezten badu, hala beste administrazio publiko horrek egiaztatu ahal izateko aurkeztutako dokumentuak benetakoak direla eta aldatu gabe daudela

Nola erabili?

1. urratsa



Egiaztapen Kode Elektronikoa duen dokumentu bat, euskarri elektronikoan edo paperean, egiaztatu nahi duen edozein pertsona sar daiteke egiaztapen elektronikorako zerbitzu honetara.
2. urratsa





Aplikazioak digituak eskatuko ditu, dokumentu fisikoarekin batera doan Egiaztapen Kode Seguruarenak. Kodea normalean dokumentuaren beheko ezker bazterrean egon ohi da
3. urratsa


Datuak eskuragarri daudela, eskabideko eremuak bete
beharko dira (ikus adibidea)
), baita pantailan agertzen den captcha(zer da?) kodea idatzi ere
4. urratsa



Eskabidea behar bezala eginez gero, baieztatze leihoa agertuko da, eta handik PDF formatuan deskarga daiteke sinadura elektronikoak erantsita dituen dokumentua. Erabiltzaileak, orduan, bere dokumentuarekin aldera dezake.