Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Urumea ibaiko ur goraldien alerta

Izena eman Urumearen arroan interesak dituzten pertsonentzako abisuen zerbitzua.

Urak har ditzakeen eremuetan uholdea izateko arriskua dakarren ur goraldiren bat sumatzen denean, harpidedunei jakinaraziko zaie, hurrenez hurren hiru SMS edo posta elektronikoko mezu bidalita: Ur goraldiaren abisua; Uholde abisua; eta Arrisku bukaeraren abisua.

Babes Zibileko alertak

Izena eman Herritar guztientzako abisuen zerbitzua.

SMS edo posta elektronikoko mezu baten bidez, harpidedunei jakinaraziko zaizkie Babes Zibilak sortutako alertak. Hainbat arriskuren berri emateko dira: eguraldi txarra, sua, uholdea, eta pertsona nahiz ondasunentzako bestelako arriskuak. Urumea ibaiko ur goraldien alertak jaso nahi dituenak, horretarako zerbitzu berezia harpidetu beharko du.

Zergak kobratzeko aginduen abisuak

Izena eman (*) Herritar guztientzako abisuen zerbitzua.

Zerbitzu honen harpidedun direnei, aldiroko zergen bat helbideratuta baldin badaukate, kobrantzaren abisua bidaliko zaie SMS baten edo posta elektronikoko mezu baten bidez. Ordainketa abisuaren xehetasunak ikusgai egongo dira «Abisuak» atalean, www.donostia.eus webguneko «Nire kudeaketak» eremuaren barruan.

(*)Ziurtagiri elektronikorik ez duten zergadun pertsona juridikoak, abisu honetara aurrez aurre harpidetu ahal izango dira Udalinfo eta zerga bilketa bulegoetan. Eskaera egiten duen pertsonak, pertsona juridikoaren izenean tramite hau egiteko gai dela erakusteko beharrezko diren dokumentuak aurkeztu beharko ditu. Informazio gehiagorako, zergadunaren telefono zenbakia erabil daiteke 900 714 033, astelehenetiko ostiralera 9:00etatik 14:00ak bitartean.

Nire ibilgailuekin izandako gertakarien inguruko abisuak

Izena eman Herritar guztientzako abisuen zerbitzua.

Zerbitzu horren harpidedunei SMS edo posta elektronikoko baten bidez jakinaraziko zaie, baldin bide publikoan harpidedunaren ibilgailuari eragiten dion zer edo zer gertatu dela sumatzen bada.

Etxebizitzari buruzko berriak

Izena eman Herritar guztientzako abisuen zerbitzua.

SMS edo posta elektronikoko mezu baten bidez, harpidedunei jakinaraziko zaizkie Udalak argitaratzen dituen etxebizitza sustapen guztiak.

Harpidetza horrez gainera, babes ofizialeko etxebizitzaren eskatzailea baldin bazara (edozein modalitatetan), prozesu horiei buruzko informazio espezifikoa SMS bidez edo posta elektronikoz jasotzea eska dezakezu, hemen harpidetuta.

Lan eskaintza

Izena eman Herritar guztientzako abisuen zerbitzua.


SMS edo posta elektronikoko mezu baten bidez, harpidedunei jakinaraziko zaizkie Udalak argitaratzen dituen lan eskaintza guztiak. Lehenengo mezua, oinarri bereziak onartu direla jakinarazteko izango da.

Harpidetza horrez gainera, zerbitzu hori eskaintzen duen udal enpleguko eskaintzako deialdiren bateko eskatzailetzat parte hartzen baduzu, deialdi horri buruzko informazio espezifikoa SMS bidez edo posta elektronikoz jasotzea eska dezakezu.

Baso-sute arriskuarengatik abisua

Suscríbete Herritar guztientzako abisuen zerbitzua.

Hiritarrei orokorrean, eta IGELDO, ULIA, ALTZA ETA LANDARBASOko eremuetako eta Baso-sute Arriskuaren eraginpean izan daiztekeen bizilagunei zuzendutako abisu zerbitzua.

Babes Zibilak emandako alertetan, BASO-SUTE ARRISKUARENGATIK ABISU HORIA ematen denean, arpidedunei, SMS edo e-postaren bitartez, informatuko zaie; gainera, baso-sute bat gertatuko balitz jarraitu beharreko aholkuak emango zaizkie.