Donostia.eus - Dpostontzia, Herritarren Postontzia mugikorretan

Logo Ayuntamiento

Donostiarren Postontzia: Herritarren Postontzia mugikorretan





Egin nahi al diozu iradokizunik Donostiako Udalari? Aplikazio ofizial honek aukera ematen dizu zure galderak Udalari helarazteko, erraz. Gainera, argazkiak erantsi ditzakezu, bai eta GPS bidezko zure kokapen geografikoa azaldu ere, eskabide bakoitzean.

Klik bakar batekin, hau guztia egin dezakezu:

  • Bide publikoko gorabeheren berri eman
  • Establezimendu publikoen ordutegiei buruz galdetu
  • Zure auzoari buruzko iradokizunak egin
  • Oharrak egin, hiria hobetze aldera
  • Donostiako Udalak antolatzen dituen ekintzei buruzko informazioa eskatu

Gaia aztertuta, Udalak erantzuna bidaliko dizu, posta elektronikoz.



Argibide-bideoa