Donostia.eus - PINa pertsonalizatzea

Logo Ayuntamiento
Txartelaz eskura daitezkeen zerbitzu batzuk erabiltzean segurtasuna handiagoa izan dadin, Herritar Txartelak PIN gako batekin ematen da. PIN hori lehenbailehen pertsonalizatzea gomendatzen dugu.

Nola pertsonalizatu PINa Web orrian?



Udalaren web orriko 'Nire gestioak' delako atalera joan behar da. Bertan, ‘PIN aldaketa’ hautatzeko aukera ematen du.

Internetetik Nire Gestioetara sartzeko edo doaneko wifi arloetan sartzeko, txartelan inprimatua dagoen identifikatzailea (NAN edo herritarren zenbakia) eta grabatu duzun PINa tekleatzea nahikoa izango da.

PINa jaso ez baduzu, edo ahaztu egin bazaizu, Udal!nfo bulego batean eskatu edo 010 telefonora deituz zuri postaz bidaltzeko eskatu.