Donostia.eus - Herritarraren Txartelari buruzko ohiko galderak

Logo Ayuntamiento



Zertan da desberdina Herritarraren txartela Izenpek egiaztatutako txartelari eta NAN elektronikoari dagokienez?

Desberdintasun nagusia da Herritarraren Txartelak ez duela ziurtagiri elektronikorik, eta, beraz, sinadura digitala behar duten tramiteak egiteko NAN digitala edo Izenpek emandako txartela erabili beharko direla.


Beste txartelen bat badaukat, Herritarraren Txartela eska nezake?

Bai, Herritarraren Txartela identifikazio pertsonalerako beste txartel batzuekin bateragarria da.
Baina bestelako erabilerak ditu:
  • Harpidedunak udalaren kirol-instalazioetan sartzeko edo udalaren WiFi guneetako doako konexioetan izena emateko balio duen txartel bakarra da.
    • Ez da sinadura digital bat eta, beraz, ez du erregistro elektronikoa egiteko balio.


Izenpek egiaztaturiko txartela edo NAN-e ordezkatzen al du?

Ez, ez ditu ordezkatzen.
  • Sinadura digitalaren bidez identifikatzeko Izenpe-k ematen dituen txartelak edo NAN-e erabili behar dira, eta Donostiako udalak ez ezik beste erakunde batzuek ere onartzen dituzte.
    • Herritarraren txartelak, berriz, udal-zerbitzuak eta kirol-instalazioak erabiltzeko balio du.


Nola funtzionatzen du Herritarraren txartelak?

Udaleko kirol-instalazioen harpideduna bazara, Herritarraren Txartelarekin zuzenean sartu ahalko zara instalazio horietan, txartelak daraman hurbiltasun-antenari esker.
Zerbitzu batzuk erabiltzeko txartelaren PINa behar da.

PINa baduzu, txartelarekin identifikatu eta doaneko WiFi sarea erabili ahalko duzu udal-hornikuntzen barruan, bai eta udalaren web gunean Nire gestioak kontsultatu ere. Gainera, etorkizunean beste zerbitzu batzuk eskainiko dira.

PIN hori erabili beharko duzu sarean zenbait tramite egiteko, eskatzaileari Herritarraren Txartelaren bidez identifikatzea eskatzea aurreikusita dutenetarako, hain zuzen ere.

Herritarraren Txartelari atxikitako kontu korronte bat kontratatu baduzu eta Kirol Patronatuko harpideduna bazara, zure txartela erabili ahalko duzu Anoetako TAO eremuan autoa doaneko lehen 90 minutu baino gehiago eduki nahi izanez gero, denbora gehigarri hori txartelaren bidez ordainduz.

Laster, sarrerak eta ikastaroak ere ordaindu ahalko dira Herritarraren Txartelari atxikitako kontu korrontearen bidez.


Doanekoa al da txartel hau?

Bai, inolako ordainik gabe ematen da.

Hala ere, Kirolen harpideduna bazara eta txartela galdu edo hausten baduzu, txartela berritzearen truke indarrean dagoen zerga kobratuko dizu Patronatuak.


Udalaren kirol-instalazioetako harpideduna banaiz Herritarraren Txartela eskatu behar al dut?

Anoetako TAO aparkalekuan autoa 90 minututik gora utzi nahi baduzu, bai, txartela eskatu beharko duzu, eta txartel horri kontu korronte bat atxiki.

Gainontzeko harpidedunek ere nahi dutenean eska dezakete txartela, baina oraindik ez da nahitaezkoa Kirol Txartela Herritarraren Txartelagatik aldatzea. Udalak aldatuko ditu, apurka-apurka. Bitartean, zure Kirol Txartela erabiltzen jarrai dezakezu.

Herritarraren Txartela jasotzean, berriz, Kirol txartela eman beharko duzu.


Une-unean emango al didate?

Ez, astebeteko epean-edo jasoko duzu postaz.


Nork eska dezake Herritarraren Txartela?

Txartelaren bidez Donostiako Udalak eskaintzen dituen zerbitzuak modu azkar eta lasaian eskuratzeko beharra daukan ezein herritarrek.


Adin txikikoa naiz, Herritarraren Txartela eskuratu dezaket?

Bai. Hamalau urte baino gutxiagokoek Herritar Txartela lortu dezakete aita, ama edo tutorearen NAN/AIZen fotokopia aurkeztuz.


Zer egin nire txartelaren PINa ahaztu badut?


PINa jaso ez baduzu, edo ahaztu egin bazaizu, Udal!nfo bulego batean eskatu edo 010 telefonora deituz zuri postaz bidaltzeko eskatu.

Donostiako Web orrian zure Herritarraren Txartelaren PINa pertsonalizatu ahalko duzu.


Txartela galdu badut edo lapurtu badidate, zer egin behar dut

Lehenbailehen eman behar duzu gertatukoaren berri 010 telefonoan edo Udal!nforen bulegoetako batean.

Gero, Udal!nforen bulegoetan formalizatu beharko dituzu baja ematea eta berritzea.