Donostia.eus - Dohako WiFi guneetarako sarrera

Logo Ayuntamiento

Dohako WiFi guneetarako sarrera


Zer da WiFi sistema?


Ordenagailu eramangarriak, agenda elektronikoak eta WiFi telefonoak erabiliz Interneten haririk gabe nabigatzea ahalbidetzen dizu WiFi sistemak.

Access Point edo Sarbide Puntuei esker gauzatzen da aukera hau. Ekipo horrek irrati bidez seinalea jaso eta sarera konektatuta dauden WiFi gailuei bidaltzen die, aldi berean erabiltzaile asko konektatu ahal izateko.


Gune horietan Interneten dohan sartzeko, Herritar Txartela eta txartelaren PINa eduki behar dituzu.

Oraindik Herritar Txartelaren jabe ez bazara, nahi duzunean eskura dezakezu:

Herritar Txartela


Eskaera egiten duzun egunetik zortzi egunera jasoko duzu Herritar Txartela, gutxi gorabehera.

Eskaera egiteko, wifi sareak ekipamendu bakoitzean ageri duen inprimaki elektronikoa betetzen baduzu, aldi baterako bonu bat lortuko duzu, txartela jaso arte nabigatzeko aukera emango dizuna.

WiFi sarean sartu baino lehen, Herritar Txartelaren PIN gakoa eduki beharko duzu.

Esteka honetan, Herritar Txartelaren eskaerari buruzko informazio gehiago aurkituko duzu.

Honako esteka honen bidez, nola kontratatu konexioa eta WiFi zerbitzuari buruzko informazioa eskura dezakezu.


Udaleko dohako WiFi guneak


file:///C:/Documents%20and%20Settings/CIDrma/Escritorio/mapa2.jpg


Sarbide publikoak
  • Alderdi Ederreko Liburutegi Nagusia
  • Haur Liburutegi Nagusia
  • Larratxo Haur Liburutegia
  • Tomasene Liburutegia
  • Aieteko Kultur Etxea
  • Altzako Kultur Etxea
  • Egiako Kultur Etxea
  • Ernest Lluch Kultur Etxea
  • Intxaurrondo Berri Kultur Etxea
  • Larrotxene Kultur Etxea
  • Loiolako Kultur Etxea
  • Lugaritz Kultur Etxea
  • Okendo Kultur Etxea
  • Etxarriene Zentroa
  • Kristina Eneako Ingurumen Baliabideen Zentroa
  • Bakearen eta Giza Eskubideen Etxea (Aiete)
  • Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskola
  • Talent House
  • Aieteko Topalekua
  • Paco Yoldi Igerilekuak
  • Altza Kiroldegia
  • Benta Berri Kiroldegia
  • Bidebieta Kiroldegia
  • Zuhaizti Kiroldegia
  • Altzako Alkateordetzan
  • Ikus-entzunezko Berrikuntza Poloa (PIA)
  • Enpresa Berritzaileen Udal Zentroa (CEMEI)
  • Democenter
Kanpoaldeak
  • Ondarretako lorategiak
  • Kontxa pasealekua
  • Alderdi Eder
  • Bulebarra
  • Zurriola pasealekua
  • Sagues
  • Kristina Enea parkea
  • San Martin merkatua
  • Mendeurren Plaza
  • Autobus Geltokia
  • Bakearen usoa Plaza
  • Ospitaleak
  • Anoeta, Aita Donostia plazaren parean, Ernest Lluch Kultura Etxearen kanpoaldea
  • Jose Maria Sert plaza (Antigua)
  • Ander Arzelus plaza (Martutene)
  • San Martzial plaza (Altza)
  • Dbuseko autobusen 28.lineak dituen 28 geltokietan eta geltoki bakoitzeko ehun metrotatik gorako eragin gunean