Donostia.eus - PIN berreskuratzea

Logo Ayuntamiento

PINa galdu edo ahaztu egin bazaizu:


  • Deitu 010 edo 943481000 telefonoetara eta, zure identitatea behin egiaztatuz gero, PIN berria emango dizute.
  • Joan zaitez Udal!nfoko bulego batera. Bertan, txartelaren titulartasuna bermatu ondoren, PIN berria emango dizute.
  • Sartu Udalaren web orriko (www.donostia.eus) ‘Nire gestioetara sarrera’ izeneko atalean eta bete ezazu PINa zure posta elektronikoaren helbidera bidaltzeko formularioa.
Formularioan sartzen dituzun datuak alderatuko dira Donostiako udaleko data-basean dauden datuekin. Alderaketa emaitzak aldekoak badira, PINa zure txartela tramitatzerakoan eman zenuen posta elektronikoaren helbidera bidaliko da.
Sartutako datuak zuzenak ez badira, hau da, ez badatoz bat dauzkagunekin, mezu bat jasoko duzu horren egoeraren berri emateko, emandako datuak egiazta ditzazun eta berriz saia zaitezen.