Donostia.eus - Atxikitako kontu korronteari buruzko informazioa

Logo Ayuntamiento

Herritarraren Txartela dutenak txartel horri kontu korronte bat atxikitzea eska dezakete.

Atxikitako kontu korrontea duten txartelei esker, udalak eta horren erakundeek zenbateko edo zerga baten truke ematen dituzten hainbat zerbitzuz goza daiteke, txartela aurkezte hutsarekin.

Udalaren Kirol Patronatuko harpidedunek Anoetako TAO eremuan doanekoak diren 90 minututik gora aparkatu nahi badute, Herritarraren Txartelari atxikita dagoen kontu korrontearen bitartez ordain dezakete.

Anoetako TAOa ordaintzeaz gainera (Kirol Patronatuko harpideduna izanez gero, betiere), Herritarraren Txartelari atxikitako kontu korrontearen bidez Musika eskolako hainbat zerbitzu ordaindu daitezke, eta etorkizunean sarrerak, ikastaroak eta beste udal-zerbitzu batzuk ere bai.

Jasotako zerbitzuen truke ordaindu beharrekoa hilero kargatuko zaio atxikitako kontu korronteari, eta txartelaren jabeari agiri bat bidaliko zaio etxera atxikitako kontu korronte horren bidez ordaindutako guztiaren xehetasunekin.


Txartelari kontu korronte bat atxiki nahi badio, kontu hori txartelaren jabeak zergak ordaintzeko erabiltzen duen helbideratze-kontu nagusia izan beharko da, nahitaez.

Helbideratze-kontu nagusi bat ezartzeak (informazioa | tramitea) esan nahi du udalak zerga guztiak kontu horretatik jasotzen dituela, baldin eta zerga-ordaintzaileak beste helbideratze-kontu berezi bat adierazi ez badu.

Ibilgailu berri bat matrikulatzeko, adibidez, ez da beharrezkoa ordain-agiriak helbideratzeko eskaera berezi bat egitea.

Helbideratze-kontu nagusi bat ezarri bada, ibilgailu berriaren ordain-agiriak kontu horretara bidaliko dira.

Helbideratze orokorraren abantailak egiaztatzeko, ikus ezazu Zerga Bilketako Ordenantza

Herritarraren Txartelaren jabeek edozein unetan eska dezakete txartelari atxikitako kontu korronte bat izatea.

Informazioa:
    • Udaleko Kirol Patronatuaren Bulegoak, Anoeta pasealekuko 18.ean
    • Paco Yoldi Igerilekuk, Anoeta pasealekuko 16.ean
    • Bentaberriko Kiroldegia, Xalbador Bertsolariaren kaleko 2.ean
    • Altzako Kiroldegia, Kasares pasealekuko 153.ean
    • Egiako Kiroldegia, Luis Martin Santos plazako 1.ean
    • Bidebietako Kiroldegia, Serapio Mujika pasealekuko 1.ean
    • Udal!nfo Herritarren Arreta Zerbitzuko bulegoetan
    • 010 Herritarren Arretarako Telefonoan

Tramitazioa:
    • Udal!nfo Herritarren Arreta Zerbitzuko bulegoetan (udaleko hallean, Morlansgo eraikinean eta Altzako alkateordetzan)
    • Udaleko Kirol Patronatuaren Bulegoak, Anoeta pasealekuko 18.ean