Donostia.eus - Nola eskuratu Herritarraren Txartela?

Logo Ayuntamiento

Udal!nfo bulegoetara joanez.


Norbera bertaratu beharko da, duela gutxi ateratako argazki batekin eta NAN/AIZarekin.

14 urte baino gutxiagokoak: aita, ama edo tutorearen NAN/AIZ (pertsonalki etortzen ez bada, fotokopia bat)
Udalinfo bulegoak

Udal!nfo bulegoak

Udalaren web guneko tramiteen atalean aurki daitekeen eskaera elektronikoa betez.


Txartela eskatzeko tramitea. Eskaera elektronikoa egin]


Eskaera postaz bidaliz edo edozein udal-bulegora eramanez.


Deskargatu eta inprimatu eskaera-orria gure web gunetik. Eskaera-orria bete ondoren, udalaren bulegoetara eraman ahalko duzu, nortasun-agirien neurriko argazki egin berri batekin eta zure NAN/AIZaren bi alderdien fotokopiarekin batera.

Nahi izanez gero, eskaera-orria bete eta postaz bidali dezakezu, helbide honetara: Donostiako Udala, 202 F.D. posta-kutxa, 28080 DONOSTIA, gutun-azalean HERRITARRAREN TXARTELA erreferentzia adieraziz.

Eskatu eskaera-orria eta erantzunen gutun-azala WiFi sarea duten udal-eraikuntzetan, jendearen arretarako txokoetan. Eskaera bete ondoren, udalaren bulegoetara eraman edo lehen aipaturiko helbidera postaz bidali ahalko duzu.


Udalaren doaneko WiFi eremuetan eskaintzen den eskaera-orri elektronikoa betez.


Zure ordenagailu eramangarria, telefonoa edo PDA erabiliz, udalak egokitu duen dohaineko WiFi guneetan sartzen bazara, ongi-etorriko orrialdean agertuko zaizu Herritarraren Txartela online eskatzeko aukera.

Eskaera-orri elektronikoa bete eta zure NAN/AIZaren bi aldeen irudirekin eta argazkiarekin batera bidaltzean, bono bat jasoko duzu, Herritarraren Txartela tramitatu eta eskuratu bitartean doaneko WiFia erabili ahal izateko.