Donostia.eus - Lizentzia

Logo Ayuntamiento

Pribatutasun politika eta erabilera lizentzia

www.donostia.eus ataria hiriaren webgune ofiziala da. Jasotzen dituen edukiak eta zerbitzuak interes orokorrekoak dira hirian bizi direnentzat, hiria ezagutu nahiz bisitatu nahi dutenentzat, eta gure hirian interesak dituzten edota beren jarduera aurrera eramateko toki egoki baten bila dabiltzan erakunde, profesional nahiz enpresentzat.

Web atari honek integratzen ditu Udalaren jarduera arlo guztietako gaikako eta sektorekako atariak, gure hiriari buruzko informazioa zabaldu eta komunikatzeko helburuarekin, bai eta herritarrek, erakundeek nahiz elkarteek parte hartzeko tresnak sustatu eta indartzeko ere.

Webgune honetan erabilgarri dauden tresnen bidez adierazitako iritziak, betiere, iritzi horiek ematen dituzten pertsonen erantzukizuna dira oso-osorik.

Atari honetan eskuragarri dagoen informazioa gidatzat hartu behar da, ez du legezko balioa izateko asmorik (hala adierazten denean izan ezik). Atari honetatik lortutako dokumentuak eta informazioa bat ez baldin badatoz ofizialtzat jotzen den bertsioarekin, Administrazio honen bertsio ofiziala da legez balioa duen bakarra.

Webgune ofizial honetan, erabiltzaileak hainbat esteka aurkituko ditu, webgune honetatik independenteak diren web orrietara daramatenak, zerikusia duten eta Interneten dauden beste informazio iturri batzuk eskuragarri jartzearren. Beste web orri horietako edukietatik eta konexioetatik eratorritako inolako erantzukizunik ez du bere gain hartzen Donostiako Udalak.

www.donostia.eus webgunera sartzea, berez, libre eta dohainik da. Hala ere, zerbitzu eta edukietako batzuk baliatu ahal izateko, daitekeena da zerbitzu edo produktua aurrez kontratatu behar izatea. Halakoetan, aplikagarri izango dira horretarako ezarritako baldintza bereziak; www.donostia.eus webguneak eskuragarri jarriko dizkizu baldintza berezi horiek, produktu edo zerbitzua kontratatu aurretik.

Titulartasuna

Informazio Gizarteko Zerbitzuen eta Merkataritza Elektronikoaren Legean (34/2002 Legea, 2002ko uztailaren 11koa) xedatutakoari jarraituz, www.donostia.eus webgunearen titularraren datuak jakinarazten dizkizugu:

  • Sozietatearen izena: Donostiako Udala
  • IFK zenbakia: Q2000541I
  • Helbidea: Ijentea kalea, 1. 20003 Donostia. Gipuzkoa
  • Telefonoa: 943 481 000
  • Harremanetarako inprimakia

Legean xedatutakoari jarraituz, jakinarazten dizugu www.donostia.eus webgunearen bidez ematen dizkiguzun datu pertsonalak isilpean tratatuko direla, eta Donostiako Udalaren titulartasunekoa den fitxategi automatizatu batean sartuko direla. Fitxategi hori behar bezala erregistratu da Datuak Babesteko Espainiako Agentzian (www.agpd.es).

Datu pertsonalak biltzeko inprimaki elektronikoa daukaten orrietan adierazitako helbururako erabiliko dira zure datu pertsonalak. Era berean, zure eskaerari erantzuteko gorde ahalko dira, bai eta gure jarduerari lotuta dagoen eta zure interesekoa izan daitekeen informazioa bidaltzeko ere (ohiko bideak edo bide elektronikoak erabiliz), harik eta zuk besterik adierazten diguzun arte.

Orobat, jakinarazten dizugu zure datuei dagokienez eskuratzeko, deuseztatzeko, zuzentzeko eta aurka egiteko eskubideak erabil ditzakezula, Datu Pertsonalak Babesteko Legean ezarritakoari jarraituz. Horretarako, gutun ziurtatua (edo hartu izana egiaztatzeko aukera ematen duen beste baliabide bat) bidali beharko duzu, zure nortasun agiri nazionalaren kopia erantsita, helbide honetara: Ijentea kalea, 1. 20003 Donostia. Gipuzkoa

Erregistro elektronikoko edozein inprimakitan nahitaezkotzat markatutako eremuak bete ez badituzu, gerta daiteke Donostiako Udalak zure eskaerari erantzuterik ez izatea.

Donostiako Udalak bere bezero edo erabiltzaileen informazio edo datu pertsonalak ez dizkie saltzen, lagatzen, alokatzen edo transmititzen, inola ere, hirugarrenei.

Datu multzoei aplikagarri zaien lizentzia

Creative Commons lizentzia
Donostiako Udalaren lan hau Aitortu-PartekatuBerdin 3.0 Unported lizentziari jarraituz erabil daiteke.

Libre zara:

  • Lan hau kopiatzeko, banatzeko eta publikoki komunikatzeko.
  • Lana birmoldatu edo eraldatzeko.
  • Lan honen erabilera komertziala egiteko.

Ondorengo baldintza hauekin:

  • Iturria aipatzea: lanaren kredituak adierazi behar dituzu, egileak edo lizentzia-emaileak zehaztutako eran (ez, hala ere, haren babesa duzula edo zuk lanari ematen diozun erabilerari babesa ematen diola iradokitzeko moduan).
  • Lizentzia berarekin partekatzea: lan hau aldatzen edo eraldatzen bada, edo eratorritako lanen bat egiten bada, horrela sortutako lan hori honen berdin-berdina den lizentzia batekin baino ezingo duzu banatu.

Gogoan izan beharrekoak:

  • Uko egitea: gerta daiteke baldintza hauetakoren bat aplikagarria ez izatea, baldin egile eskubideen titularraren baimena lortu bada.
  • Jabari publikoa: lana edo haren elementuetakoren bat, indarrean den lege aplikagarriari jarraituz, jabari publikoan baldin badago, egoera hori ez du aldatuko lizentziak.
  • Bestelako eskubideak: lizentziak ez die inola ere erasango ondorengo eskubide hauei:
    • Erabilera legitimoetatik eratorritako eskubideei, edo legez onartutako bestelako mugei, ez die erasango aurrez aipatutakoak.
    • Egilearen eskubide moralei.
    • Norbere lanaren edo haren erabileraren gainean beste pertsona batzuek izan ditzaketen eskubideei; adibidez, irudi eskubideei edo pribatutasun eskubideei.
  • Oharra: lana berrerabili edo banatzean, oso garbi adierazi behar dituzu lan honen lizentziako baldintzak.

Donostiako Udalak bere esku gordetzen du egoki deritzen legezko ekintzak aurrera eramateko eskubidea, bere webguneko edukiei hirugarrenek emandako legez kontrako erabilerak direla eta.

Iturria aipatzea

Donostiako Udalari dagokionez, hirugarrenek beste bide batzuez zabalkundea ematearren webgune honetako edukia erabiltzen dutenean, informazioaren iturria aipatu behar dute esaldi baten bidez («Donostiako Udala»), eta esaldi horrek webgune honetako orri nagusira (http://www.donostia.eus) dakarren esteka izango du.

Datuen bermea

Donostiako Udalak ez du inolako bermerik ematen argitaratutako edukiei dagokienez. Horrenbestez, datu multzoak behar bezala kudeatzen ahaleginak egin arren, ezin du ziurtatu datu multzo horiek osoak direnik, eguneratuta daudenik, zehatzak direnik edo etengabe eskuragarri izango direnik.