Maiatzak 10, Flashmob Loiolako Erriberan

Auzo Mahaiaren ekimena belaunaldi arteko harremanak sustatzeko.

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Maiatzaren 10ean, ostiralez, 18:00etan, Flashmoba egingo da Mª Zambrano plazan: Erriberatarrak konpartsak koreografia bat sortu du eta bideoa eskuragarri egon da norberak bere entseguak egin zitzan.

Apirilaren 12an ospatu ziren joko olinpikoen saioa eta gero, Auzo Mahaiak belaunaldi arteko harremanak sustatzeko asmoz antolatutako bigarren eta azken ekintza da hau.

Antolatzaileak: Ikasbide Ikastola eta bertako Guraso Elkartea, Erribertxo Kultur Elkartea, Gipuzkoako Minbiziaren Aurkako Elkartea, Iesu Parrokia, M-etxea, Erriberak Martxan, Erriberatarrak konpartsa eta Donostiako Udala.

2024/05/08-an argitaratua