Elkarteentzako ikastaroak maiatza eta ekainean

Doako formazioa gai hauei buruz: genero ikuspegia, kartelen diseinua, sare sozialak, ikuspegi interkulturala...

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Donostiako Udaleko Herri Partaidetza Zerbitzuak 2024 urterako antolatutako formazio jardueren baitan lau ikastaroen izen-emate epea zabaldu du.

Ikastaroak doakoak dira eta saio guztiak Udaletxeko eraikinean izango dira (Ijentea kalea, 1), arratsaldeko 18:00tan.


Maiatza ekainerako programatutako ikastaroak



IZEN-EMATE EPEA ZABALIK


Sare sozialen erabilera eraginkorra - Tapuntu-ren eskutik.
GAZTELANIAZ
Ikastaroa bi saioz osatzen da: Maiatzak 14 eta 21 [18.00-20.00]

Ikuspegi interkulturala proiektuetan - SOS Arrazakeria-ren eskutik.
EUSKARAZ
Ikastaroa bi saioz osatzen da: Maiatzak 15 eta 22 [18.00-20.00]

Prozesu parte-hartzaileak: diseinua, metodologia, tresnak... - Emun-en eskutik.
GAZTELANIAZ
Ikastaroa bi saioz osatzen da: ekainak 4 eta 11 [18.00-20.30]

Genero ikuspegia txertatzeko tresnak: Hizkuntza eta irudi ez sexistak - Errotik-en eskutik.
GAZTELANIAZ
Saio bakarra ekainak 5 [18.00-20.30]

IZEN-EMATEAK



Ikastaroen ezaugarriak

  • Ikastaro guztiak independienteak dira, eta norberak gehien interesatzen zaion ikastaro edo ikastaroetan izena emateko aukera edukiko du.
  • Izen-ematea doakoa da.
  • Ikastaroek edukiera mugatua izan dezakete. Izen-ematea egin den ordena errespetatuko da. Elkarte beretik pertsona batek baino gehiagok parte hartu ahal izango du, baina edukiera betez gero, elkarte ezberdinetako jendearen parte hartzea lehenetsiko da.
  • Ikastaroren batean behar adina inskripzio jaso ezean, bertan behera gera daiteke.
  • Ikastaro guztiak Donostiako Udaleko Herritarren Partaidetza Zerbitzuak antolatzen ditu eta entitate ezberdinek ematen dituzte.

2024 urteko programazio osoa

Urte osorako ikastaroen zerrenda kontsulta daiteke 2024 urteari dagokion liburuxkan; PDF formatuan dago eskuragarri eta paperean eskuragarri dago ere udal ekipamenduetan: kultur etxe, kiroldegi eta Udalinfo bulegoetan.

Ikastaroen egutegia ere ikusgai dago donostia.eus/partaidetza/formazioa web orrian.

Aurreko ikastaroetako materialak

Aurretik eskainitako ikastaroen materialak eskuragarri daude Partaidetzateka eremuko formakuntzako atalean.

2024/05/08-an argitaratua