{"id":873,"date":"2026-01-13T17:15:52","date_gmt":"2026-01-13T16:15:52","guid":{"rendered":"https:\/\/donostia.eus\/1936\/?page_id=873"},"modified":"2026-02-20T09:16:43","modified_gmt":"2026-02-20T08:16:43","slug":"emakumeak","status":"publish","type":"page","link":"https:\/\/donostia.eus\/1936\/eu\/emakumeak\/","title":{"rendered":"Emakumeak"},"content":{"rendered":"<p>Emakumeen historia genero-ikuspegitik dokumentatzea oztopoz betetako lana da oraindik ere. Egiteko hori are zailagoa bilakatzen da gerra eta gatazka garaiei buruzko ikerketa egitean. Egoera horietan, dokumentazio asko desordenatu, galdu, erre&#8230; egiten baita. Hala gertatzen da 1936ko gerra eta diktadura frankista ikertzean ere, zeintzuk Errepublikako gobernu legitimoaren aurkako estatu-kolpearen ondorioa izan ziren.<br \/>\nFrancisco Franco diktadorea 1975ean hil ondoren, ikerketa historikoak batez ere 1936ko gerrako bataila handietan eta buruzagien historiaren kontakizunetan oinarritu ziren. Beste behin ere, emakumeen historia, jasan zituzten giza eskubideen urraketak, bizipenak, aktibismoa, erresilientzia, erresistentzia\u2026 isilduak, gutxietsiak, mespretxatuak izan ziren.<\/p>\n<p>Ia 2010. urtera arte<sup>1<\/sup> ez zen hasi errepresio sexuatuan fokua jartzen eta argitara ematen, emakumeek aldi horretan jasan zuten errepresio espezifikoa, kasu askotan odoltsuagoa eta umiliagarriagoa izan zena. Ikerketa ezberdinetan, garai horretan, subjektu politikotzat hartzen hasi ziren emakumea, gizarte-aldaketaren protagonistatzat, ahots propioarekin, eta ez biktima huts gisa, edo gizonen &#8220;eranskin&#8221; gisa.<\/p>\n<p>Milaka emakume errepresaliatu zituzten Errepublikan zehar izan zuten militantzia politikoagatik, abertzaleak edo nazionalistak, anarkistak, errepublikanoak, komunistak edo sozialistak. Baita Errepublikak goraipatzen zuen emakumeen eredua babestu zutenak ere, hala nola, emakume ezkongabeak. Edo aldi horretan maistrak izan zirenak. Edo, besterik gabe, senideen militantzia politikoagatik, salaketa faltsuengatik edo bizilagunek seinalatzeagatik. Aldi berean, gainerako emakumeek egin behar ez zutenaren eredu bilakatu zituzten. Eta emakumea berriro ere gizonaren menpeko bihurtu, \u201cama eta emazte onaren\u201d rolera baztertuz, beste hitz batzuetan, \u201cLa perfecta casada\u201d<sup>2<\/sup> izatera.<\/p>\n<p>Hala gertatu zen Donostian ere. Eta hala erakusten dute webgune honetan bildutako datuek, 1252 emakume-izen, haien biografiak, historiak eta testigantzak biltzen baititu, ahantz ez daitezen, eta, nolabait, emakumeak kondenatu dituen ostrazismoaren aurrean justizia- eta erreparazio-ariketa izan dadin.<\/p>\n<footer style=\"font-size:90%\">\n<sup>1<\/sup> Data hau gerturatze bat baino ez da. 2010a baino lehen ere hainbat ikerketa egin ziren, baina urte<br \/>\nhorretan koka genezake, beti ere gutxi gorabehera, ikerketa hauen guztien loraldia.<br \/>\n<sup>2<\/sup> Fray Luis de Le\u00f3n-ek 1583an argitaratutako liburu hau diktadura frankistan zehar erabili zuten, zeinetan<br \/>\nama eta emazte on batek Eliza Katolikoaren oinarriei jarraiki nolakoa izan behar zuen adierazten zuen.<br \/>\n<\/footer>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Emakumeen historia genero-ikuspegitik dokumentatzea oztopoz betetako lana da oraindik ere. Egiteko hori are zailagoa bilakatzen da gerra eta gatazka garaiei [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":1,"featured_media":884,"parent":0,"menu_order":0,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","template":"templates\/emakumeak.php","meta":{"inline_featured_image":false,"footnotes":""},"class_list":["post-873","page","type-page","status-publish","has-post-thumbnail","hentry"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/donostia.eus\/1936\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/pages\/873","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/donostia.eus\/1936\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/pages"}],"about":[{"href":"https:\/\/donostia.eus\/1936\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/page"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/donostia.eus\/1936\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/1"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/donostia.eus\/1936\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=873"}],"version-history":[{"count":17,"href":"https:\/\/donostia.eus\/1936\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/pages\/873\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":904,"href":"https:\/\/donostia.eus\/1936\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/pages\/873\/revisions\/904"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/donostia.eus\/1936\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/884"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/donostia.eus\/1936\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=873"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}