|
Condiciones particulares: |
- Mahaiak, aulkiak eta oin bakarreko eguzkitakoak baino ez dira baimentzen.; - Mahaiak eta aulkiak pilatzea baino ez da baimentzen.; - Oin bakarreko, enbergadura txikiko eta erabilpen errazeko eguzkitakoak egunero jaso beharko dira establezimenduaren barrualdean.; - Terrazak beste saltoki baten aurrealdea hartuz gero, ezingo da eguzkitakorik ezarri, saltokiko erakusleihoak ez estaltzeko.; - Eguzkitakoak ehunezkoak, lauak eta kolore bakarrekoak izango dira. Inolaz ere ezingo da kolore deigarririk erabili, eta suarekiko erreakzioaren sailkapena T2 motakoa izango da. Oinplanoko proiekzioak ez ditu terrazaren mugak gaindituko, eta ezingo dute itxitura bertikalik izan. Gutxienez 2,20 m-ko altuera librea utziko dute. Zimendu finkorik eta zoladurari ainguratzerik gabe instalatuko dira, eta erraz garraiatzeko moduko kontrapisuekin.; - Ez da inolako okupaziorik baimentzen bide publikoan (aulkiak, mahai altuak edo baxuak, altzari osagarriak...) fatxadaren ondoan, eta planoan ezarritako zabalera errespetatu behar da oinezkoa fatxadaren ondoan igarotzeko (11.7.a artikulua). |