Donostia Kulturako ikastaroetan izen-emateak

Epea urriaren 1ean amaituko da

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Euskarazko ikastaroak:
  • 2023ko irailaren 4tik 14ra. Matrikulazioa 4an hasiko da, 10:00etatik aurrera
  • Urte osoko ikastaroetan zein lauhilekoetan eman ahalko da izena. Euskarazko lauhileko ikastaro gehienak ikasturteko lehen lauhilekoan izango dira
  • Euskarazko ikastaroetan taldea osatzen ez bada, izena eman dutenei irailaren 15 edo 16an jakinaraziko zaie e-mail edo SMS bidez. Era horretan, nahi izanez gero, gaztelerazko ikastaroetan izena emateko aukera izan dezaten

Gaztelaniazko ikastaroak:
  • 2023ko irailaren 18an hasiko da matrikulazioa, 16:00etatik aurrera, eta urriaren 1ean bukatuko da
  • Gutxieneko ikasle kopurua lortu duten baina bete ez diren euskarazko ikastaroetan izena emateko aukerak zabalik jarraituko du irailaren 18tik aurrera
  • Bigarren lauhileko ikastaroetan (2024ko otsailetik ekainera) matrikulazio epea urtarrilaren 31n bukatuko da

Ikastaroei buruzko Donostia Kulturaren webgunea

2023/09/15-an argitaratua