Irabazi asmorik gabeko entitateentzako dirulaguntza: 1. Eskaera

Tramitearen deskribapena

Zeinek egin dezake eskaera

Orokorrean egoitza eta jarduteko esparrua Donostian dituzten herritarren irabazi asmorik gabeko elkarteek eta fundazioek.
  • Irabazi asmorik gabeko bestelako entitate pribatuek, betiere legez eratuta badaude eta beren xedeen artean badute arlo bakoitzeko oinarri berezietan jasotako jardun eremuei loturiko ekintzak egitea. Entitate horiek Donostian izan behar dute egoitza edo jardun esparrua, edo udal interesekotzat jotzen den erakunde presentzia bat izan behar dute udalerrian.
  • Bigarren graduko elkarteek, partzuergoek eta pertsona fisikoen edo juridikoen elkartzeek dirulaguntzak eskuratu dezakete Gizarte Ekintza, Herri Partaidetzako, Lankidetzako eta Gazteriako oinarri berezietan araututako baldintzetan hurrenez hurren.

Oro har baldintza hauek betetzen dituztenak
Elkarteek eta Fundazioek Donostiako Udaleko Herri Entitateen Erregistroan izena emana behar dute. Salbuespen gisa, Eusko Jaurlaritzako Erregistroan edo beste herri erregistroren batean izena emana duten elkarteak eta fundazioak ere onartuko dira, baldin eta inoiz Donostian egiten badute ekintzaren bat eta Udalak bertan esku hartzea interesgarritzat jotzen badu.

Noiz egin daiteke eskaera

Urte osoan zehar

Deialdi bakoitzak dagokion eskaera epea du. Tramitea telematikoki hasterakoan, indarrean dauden deialdiak agertzen dira.

Beharrezko dokumentazioa

Dirulaguntza eskaera telematikoki bete ahal izango da soilik.


Eskaera berria egiteko, entitatearen IFZ idatzi beharko da eta email bat zehaztu.
Dirulaguntza eskaera berri bat sortzerakoan mezu bat jasoko duzu zuk zehaztutako posta elektronikoko helbidean eta bertan izango duzu berriro ere eskaera horretara sartzeko helbide elektronikoa eta lokalizadorea. Hauen bidez, dagoeneko sortuta dagoen eskaerara sartu ahal izango duzu:
  • Helbide elktronikoaren bidez: lotura horretan klik eginda, dagoeneko sortu duzun eskaerara sartu ahal izango duzu zuzenean.
  • Lokalizadore bidez: Donostiako Udaleko webgunean dirulaguntza eskatzeko tramitean sartzerakoan, eskaera berri bat egiteko aukera emango du, edo identifikazio fiskalaren zenbakia sartuta dagoeneko sortuta dagoen dirulaguntza eskaera batera sartu ahal izango duzu, lokalizadorea idatzita.

Oso garrantzitsua da eskabideko atalak behar bezala betetzea eta eskatzen den informazioa ematea, proiektuaren balorazioa, eta ondorioz, eman daitekeen dirulaguntza kopurua entitateak ematen digun informazioan oinarritzen baita.

Dokumentazio osagarria

Nahitaezko fitxategiak egoera hauek betetzen badira:

EGOERADOKUMENTUA
Eskabidearen sinatzailea ez da erakundearen presidentea.Erakundearen zuzendaritza batzordeak nahiz zuzendaritza organoak adostuta eskabidearen sinatzailea baimentzen duen erakundearen ziurtagiria, erakundearen idazkariak sinatuta.
Erakundeak ez du izena eman Herri Erakundeen Erregistroan.
  • Dagokion erregistroan izena emana duela egiaztatzen duen dokumentuaren fotokopia, hala badagokio.
  • Erakundearen araudi erregulatzailearen edota estatutuen fotokopia.

Eranskinen gehienezko tamaina: 50 Mb

Ordainketaren zenbatekoa

Doakoa

Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea

  • Estimatutako epea: 5 hilabete
  • Epe legala: 6 hilabete
  • Isiltasun zentzua: Aurkakoa

Prozesuaren urratsak

  1. Eskabideak jasotzea
  2. Dokumentazioa berrikustea eta akatsak zuzentzea
  3. Ebaluazioa eta behin betiko ebazpena
  4. Ebazpena argitaratzea Udaleko iragarki taulan eta webgunean
  5. Errekurtsoa jartzeko aukera (Udalean hilabeteko epean eta epaitegian 2 hilabeteko epean)

Izapidearen arduraduna

Departamentua: Lehendakaritzako Zuzendaritza

Araudia

Bestelako informazio interesgarria

Dirulaguntza jasotzearekin batera hartzen diren konpromisoak:
  • Programatik eratorritako erantzukizunak bere gain hartzea.
  • Behar diren baimenak lortzea.
  • Programaren garapenean gertatzen diren gorabehera guztiak Udalari jakinaraztea, gertatu bezain laster.
  • Dirua gastatzen ez bada, dirulaguntza itzultzea.
  • Helburuak funtsean aldatuz gero, dirulaguntza itzultzea.
  • Udalak ezarritako baldintzak eta arau guztiak betetzea.

Ezagutu irabazi asmorik gabeko elkarteentzako ikastaroen edukiak

Datu babesa

Aurkibidera itzuli Atzera itzuli