Cooperacion TItulo

Lankidetza eta Gizarte Eraldaketarako Hezkuntza

Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Mundubat+Pausumedia. 2016

Gizartea eta politika aldatzen dituzten bake prozesuak eraikiz.

Mundubat+Pausumedia. 2016 img

Proiektu honek  tresna batzuk jarri nahi ditu bake prozesuen esku, gizarte eskaeretan oinarrituta. Gizartea eraikitzeko guneak izango dira, aldarrikapen eraldatzailez beteak, justizia, ordaina, ekitatea eta herri ahalduntzea lortzeko aldaketei bide ematea xede dutenak.
 
Proposatutako ekintzen bidez, gogoetak elkartu, esperientziak trukatu eta elkartasunez jokatzea nahi dugu, gatazkei aurre egiteko sortzen diren ekimen zibiletan begirada jarrita.  Bake prozesuen eraikuntza bultzatuko dugu, jendeak zuzenean parte hartuta eta beren beharrak kontuan hartuta:
 
Arreta berezia eskainiko zaie emakumeen eskubideei eta gatazka armatuetan bizi direnen egoerari.  Prozesuek irauten duten bitartean eta bukatzen direnean aldarrikapenak zer egoeratan gelditzen diren ere aztertuko da. Egiten diren ekarpenetan eskubideak modu integralean aintzat hartzea bultzatuko dugu, hiru arlo hauei erreparatuta, gutxienez: generoa, lurraldea eta justizia.
 

 

Donostiako Udala: 30.000 €
Entitatea:

Mundubat

Pausumedia