Breadcrumb
DonostiaTIKNavigation
Eduki publikatzailea
Elikadura burujabetza Donostiako elkarte gastronomikoetan. 2017
Proiektu honen helburu nagusia da donostiarrei elikadura burujabetzaren kontzeptuari buruzko prestakuntza ematea eta horren gainean sentsibilizatzea.
![Elikadura burujabetza Donostiako elkarte gastronomikoetan. 2017 img](https://donostia.eus/ataria/documents/3946347/5119523/mugen+gainetik+sensi.jpg/48139db7-a77b-4173-a9c6-50979d381f1c?t=1508937733000)
Horretarako, hiru ekintza argi planteatzen dira:
- Lehenik, elikadura burujabetzaren kontzeptua ezagutzera ematea Donostiako gastronomia elkarteetako kideei, eta, horrekin, kontzientzia kritiko bat sortzea gure egunerokoan aplikatzen dugun garapen sostengaezineko ereduaren gainean.
- Bigarrenik, tresna eta esperientzia praktikoen bidez sentsibilizatzea pertsona horiek, gure inguruan dugun garapen ereduaren ordez zer beste aukera dauden ikus dezaten.
- Hirugarrenik, herritar guztiei helaraztea proiektu honetan landutako tresnak.
Donostiako Udala: | 19.653 € |
---|---|
Entitatea: |