Breadcrumb
DonostiaTIKNavigation
Eduki publikatzailea
Zaporeak GKEko elkartasun Adierazpen Instituzionala
Lesbos uhartean Zaporeak GKEko kideek jasandako erasoa dela-eta, erakunde adierazpena
![Zaporeak GKEko elkartasun Adierazpen Instituzionala img](https://donostia.eus/ataria/documents/3946347/0/zaporeak+erasoa+2020.jpg/78f14ad5-81c8-af0b-b399-5dbe5e9b49be?t=1609142618252)
1.- Donostiako Udalak erabateko irmotasunez gaitzesten du Zaporeak Gobernuz Kanpoko Erakundeko boluntarioen kontra faxista taldeek egindako erasoa.
2.- Donostiako Udalak babesa eta elkartasuna adierazi nahi die Lesbos uhartean erasoa jasandako herritarrei eta Zaporeak-eko zein Grezian errefuxiatuen alde lanean ari diren Gobernuz Kanpoko Erakundeetako kideei. Era berean, babes juridiko eta soziala eta laguntza eskainiko die Grezian faxista taldeek erasotutako donostiarrei.
3.- Donostiako Udalak faxismoaren eta arrazakeriaren kontrako bere konpromisoa berresten du. Ildo honetatik, babesa adierazten die faxismoaren, xenofobiaren eta bestelako intolerantzia moduen aurka borrokatzen duten gizarte zibileko kolektibo eta erakundeei.
4.- Donostiako Udalak asilo politika berribat eskatzen dio Europar Batasunari, giza eskubideetan, justizian eta elkartasunean oinarritua, eta horretarako, neurri eraginkor eta koherenteak har ditzala.