Breadcrumb
DonostiaTIKNavigation
Banner Rendicion cuentas
Eduki publikatzailea
Kontu ematea
Etxebizitzen eraikuntza
- Hiri osoa
- Etxebizita eta hirigintza
Hirigintza garapena eta urbanizazio prozesuak abian jartzea Añorgako Geltokia, Illarra, Igara, Infierno, Aldakoenea, Loiolako Lorategi Hiria eta Antzita bezalako eremuetan.
Gastua
Proiektuaren egoera
Azken eguneratzea: 2023/02/28
Egoera: Abian
Aurrerapen maila:
%57
Aurrerapen mailaren iturria: aurreikusitako eremuetatik onartutako urbanizazio proiektuen %
Aldakoenea (Egia): 170 etxebizitza berri garatzea aurreikusten da eremu honetan; horietatik 35 babes sozialekoak dira, 35 etxebizitza tasatuak eta 100 libreak.
Antzita (Martutene) - Villa Belén (Aiete): eremu honetan 840 etxebizitza berri inguru garatzea aurreikusten da; horietatik 175 babes sozialekoak dira, 175 tasatuak eta 490 libreak. Hiri Antolamendurako Plan Orokorrak Antzitan 72.000 m² (t) bizitegi jasotzen ditu eta Villa Belenen 4.150 m² (t).
Añorgako Geltokia: 250 etxebizitza inguru garatzea planteatzen duen eremuko Plan Berezia izapidetzen ari da; horietatik 45 babes sozialekoak dira, 45 tasatuak eta 160 libreak.
Igara -Diario Vasco (Ibaeta): proposatutako eraikigarritasunak 250 etxebizitza inguru garatzea ahalbidetzen du, horietatik 50 babes sozialekoak, 50 tasatuak eta 150 libreak.
Ilarra (Ibaeta) + Villa Ereski (Munto): onartutako plangintzak 445 etxebizitza inguru garatzea aurreikusten du; horietatik 95 babes sozialekoak dira, 43 tasatuak eta 307 libreak. Urbanizazio proiektua behin betiko onartu da. IB.12 ILARRA. Aurrekontua: 2.008.430,29 €.
Infierno (Ibatea): eremu honetan 540 etxebizitza berri garatzea aurreikusten da; horietatik 135 babes sozialekoak dira, 135 tasatuak eta 270 libreak. "IB.22 INFERNUA" hiri-eremuko urbanizazio proiektua behin betiko onartu da. Aurrekontua: 13.081.674,41 €.
Loiolako Lorategi Hiria: eremuan 260 etxebizitza berri garatzea aurreikusten da; horietatik 60 babes sozialekoak dira, 35 tasatuak eta 165 libreak. Urbanizazio proiektuari hasierako onespena eman zaio. Aurrekontua: 16.842.376,73 €.
Informazio gehiago:
https://www.donostia.eus/ataria/web/plan-orokorra/planorokorra/homeMugarriak
-
2022
Loiolako Lorategi Hirian birpartzelazio Plana eta Urbanizazio Plana onartzea.
Antzitan Plan Orokorraren aldaketa puntuala onartzea.
Infernuan eta Ilarran Hirigintzako Jarduketa Programa onartzea
-
2023
Loiolako Lorategi Hirian obren lizitazioa.Aldakoenean Plan Orokorraren aldaketa puntuala onartzea.Infernuan eta Ilarran Birpartzelazio Plana eta Urbanizazio Plana onartzea.