Breadcrumb
DonostiaTIKNavigation
Ardatz estrategikoak
- Kalitatezko enplegua eta garapen ekonomikoa
- Gizarte kohesioa
- Etxebizita eta hirigintza
- Gizalegezko baloreak eta Giza Eskubideak
- Erreferentziazko hiria euskararen, kulturaren, sorkuntzaren eta aniztasunaren sustapenean
- Hiri jasangarria
- Hiri irisgarria, garbia eta zaindua
- Lurralde oreka eta kohesio jasangarria
- Hiri osasungarria
- Gobernu ona
Banner Rendicion cuentas
Eduki publikatzailea
Kontu ematea
Villa Salia gizarte zerbitzuen arretarako bideratu
- Egia
- Gizarte kohesioa social
Baliabide berrituak eta aproposagoak izango ditugu gizarte zerbitzuetan herritarren arreta hobetzeko. Bi erabilera zehatz izango ditu eraikinak: batetik, kalteberatasun egoeran edo arriskuan dauden adin txikikoei eta familia kideei zuzendutako hezkuntza programa eta programa psiko sozialak garatuko dira (bigarren solairuan) eta bestetik etxe-bazterketako egoeran dauden pertsonei zuzendutako eguneko arreta zentroa kokatuko da bertan (lehen solairuan).
Gastua
Proiektuaren egoera
Azken eguneratzea: 2023/01/31
Egoera: Abian
Aurrerapen maila:
%50
Aurrerapen mailaren iturria: Aurreikusitako aurrekontutik gastatutako %
Villa Salia egokitzeko lanak 2021eko abenduan hasi zituen Construcciones Murias S.A. enpresak. 2023ko urtarrilean jakinarazi dio Udalari ez dutela lanekin jarraituko. Horren ondorioz, egiteke gelditu den obra gauzatzeko beharrezkoa izango da kontratu berria esleitzea eta honek obraren atzerapena ekarriko du.
Aurreikuspenen arabera obra 2024. urteko irailerako bukatuko litzateke. Behin obrak bukatuta, beharrezkoa den ekipamenduarekin hornituko da eraikina eta dena ondo bidean, 2024ko bigarren sei hilekotik aurrera jarriko da martxan Villa Saia berria, aurreikusitako zerbitzuekin.
Proiektu honek Next Generation fondoen dirulaguntza jasoko du.
Mugarriak
-
2021
Abendua, obraren hasiera
-
2024
Apirila, obraren amaieraUrria, Zentroa martxan