Breadcrumb

06 Hiri jasangarria

Hiri jasangarria

Hiriek eginkizun garrantzitsua izango dute klima aldaketaren aurkako borrokan, eta Donostiak betetzen ditu prozesu horren abangoardian egoteko baldintzak. Pauso irmoak eman nahi ditugu ekonomia eta ingurumen aldetik sostengagarria izango den hiri baterantz, eta bereziki azpimarratu nahi dugu munduko klimaren aldaketek gure hirian izango dituzten ondorioen aurkako borroka.

Hiria, bizikidetza gune nagusia den aldetik, prestatu egin behar da horretarako, eta jarduera kaltegarria murrizteko konpromisoak bete behar ditu. Horretarako, botere publikoek neurri irmoak hartu behar dituzte, eta, aldi berean, herritarrak sentsibilizatzen lagundu, ohitura aldaketak benetazkoak izateko.

Adierazleak PDFan deskargatu          DBUSen Zerbitzu Karta

Eduki publikatzailea

Heriz pasealekuko igogailua

Kontu ematea

Heriz pasealekuko igogailua

Heriz pasealekuko igogailua

  • Antiguo
  • Hiri jasangarria

Erregezain kaleko 26 eta 28 zenbakien artetik Heriz pasealekura iritsi ahal izateko egungo eskailerak ez dira irisgarriak. Hori konpontzeko, eta oinezkoen eta txirrindularien mugikortasuna bermatzeko, igogailu bat eraikiko da, mugikortasun jasangarria sustatuko duena inguruko biztanleen artean.

Gastua

Aurrekontua (aurreikuspena) 935.123,36 €

Proiektuaren egoera

Azken eguneratzea: 2023/02/28

Egoera: Hasi gabe

Igogailua eraikitzeko eremu pribatu bat desjabetu behar dela eta, lanak atzeratu egin dira Udalak lurren erabilgarritasuna lortu bitartean.

Proiektua dagoeneko idatzi da, eta desjabetze prozesua lantzen ari dira.

Mugarriak

  • 2019

    Obra proiektua idaztea

  • 2020-2023

    Desjabetzapen prozesua

  • 2023
    Obra proiektuaren lizitazioa
    Obraren hasiera
  • 2024
    Obraren amaiera