Breadcrumb

06 Hiri jasangarria

Hiri jasangarria

Hiriek eginkizun garrantzitsua izango dute klima aldaketaren aurkako borrokan, eta Donostiak betetzen ditu prozesu horren abangoardian egoteko baldintzak. Pauso irmoak eman nahi ditugu ekonomia eta ingurumen aldetik sostengagarria izango den hiri baterantz, eta bereziki azpimarratu nahi dugu munduko klimaren aldaketek gure hirian izango dituzten ondorioen aurkako borroka.

Hiria, bizikidetza gune nagusia den aldetik, prestatu egin behar da horretarako, eta jarduera kaltegarria murrizteko konpromisoak bete behar ditu. Horretarako, botere publikoek neurri irmoak hartu behar dituzte, eta, aldi berean, herritarrak sentsibilizatzen lagundu, ohitura aldaketak benetazkoak izateko.

Adierazleak PDFan deskargatu          DBUSen Zerbitzu Karta

Eduki publikatzailea

Kontxako pasealekuaren lurperatzea

Kontu ematea

Kontxako pasealekuaren lurperatzea

Kontxako pasealekuaren lurperatzea

  • Erdialdea
  • Hiri jasangarria

Kontxako pasealekuko trafikoa lurperatu eta handitzeko azterlana

Gastua

Aurrekontua (aurreikuspena) 4.938.457,09 €
Benetan gastatutakoa 5.258.821,75 €

Proiektuaren egoera

Azken eguneratzea: 2023/02/28

Egoera: Amaituta

Mugikortasun jasangarriaren ildo estrategikoaren barruan, “Etorkizuneko Hiriaren hausnarketa eta diseinua”ri dagokionez, Kontxako pasealekuko trafikoa lurperatu eta handitzeko azterlana planteatu zen. 

Lurperatzearen ideia alde batera utzi zen, lan hauek suposatzen duten afekzioa eta kostua kontuan hartuz.

Beraz,  proiektua bigarren zatian oinarritu zen, hau da, pasealekua zabaldu eta oinezkoen eta bizikleten espazioak handitzean.
Azkenean, Kontxako pasealekua bi errailetan utzi da, oinezkoen gunea zabaldu da eta bidegorria ere berritu eta luzatu da, bertako lanak amaitutzat emanez.

Mugarriak

  • 2019

    Datorren Donostia proiektuaren begiekin azterketa burutu

    Lehen faseko proiektuak idatzi

  • 2020

    Lehen faseko lanak hasi

    Lehen faseko lanak amaitu

  • 2021

    Bigarren faseko proiektuak idatzi

    Añarbeko Mankomunitatearekin hitzarmena sinatu

    Bigarren faseko lanak hasi

  • 2022

    Bigarren faseko lanak amaitu