Breadcrumb
DonostiaTIKNavigation
Ardatz estrategikoak
- Kalitatezko enplegua eta garapen ekonomikoa
- Gizarte kohesioa
- Etxebizita eta hirigintza
- Gizalegezko baloreak eta Giza Eskubideak
- Erreferentziazko hiria euskararen, kulturaren, sorkuntzaren eta aniztasunaren sustapenean
- Hiri jasangarria
- Hiri irisgarria, garbia eta zaindua
- Lurralde oreka eta kohesio jasangarria
- Hiri osasungarria
- Gobernu ona
Banner Rendicion cuentas
09 Hiri osasungarria
Hiri osasungarria
Hiri osasungarri bat eta herritar osasuntsu batzuk izatearen alde egiten dugu apustu, eta, horretarako, jarduera fisikoa eta kirola egitea eta emakumeek kirolean berdintasunez parte hartzea sustatuko dugu. Erraztasunak eman behar dira kirol indibiduala nahiz federatua egiteko. Hortaz, Udalak kirol instalazioak hobetzeko lan egingo du, herritar guztiei kalitateko zerbitzu bat eskaintzeko, eta, horretarako, beste erakunde batzuen inplikazioa lortzen saiatuko da.
Kirol klub eta elkarteekin lankidetzan aritzea funtsezkoa da kirola sustatzen jarraitzeko estrategia antolatzeko orduan.
Adierazleak PDFan deskargatu KIUBen Zerbitzu Karta Donostia Kirolaren Zerbitzu Karta
Eduki publikatzailea
Kontu ematea
Kiroldegia Altzan
- Altza
- Hiri osasungarria
Altzako kiroldegia eraikitzea eta martxan jartzea.
Gastua
Proiektuaren egoera
Azken eguneratzea: 2023/02/28
Egoera: Amaituta
Amiantoz kutsatutako lurrak zirela eta, atzerapen handia izan dute kiroldegia eraikitzeko lanak. Obrak izan diren bitartean ere, arazo asko sortu dira eta aurrekontua eta lana bukatzeko epeak zabaltzen joan dira. Tokiko Gobernu Batzordeak honako aldaketak onartu ditu:
- 2020ko ekainaren 30ean, % 4,68ko gehikuntza aurrekontuan eta 3 hilabeteko epe luzapena, 2021-03-29 arte.
- 2021eko maiatzaren 4ean, % 12,67ko gehikuntza aurrekontuan eta 3 hilabete eta erdiko epe luzapena, 2021-09-30 arte.
- 2021eko irailaren 21ean, 2 hilabeteko epe luzapena, 2021-11-30 arte.
- 2021eko azaroaren 23an, % 10,60ko gehikuntza aurrekontuan eta 2 hilabeteko epe luzapena, 2022-01-30 arte.
- 2022ko urtarrilaren 30ean, hilabete bateko epe luzapena, 2022-02-28 arte.
Azkenik, kiroldegiak ateak ireki dizkie herritarrei 2022ko apirilaren 20an.
Mugarriak
-
2019
Obren lizitazioa
Obren hasiera
-
2021
Ekipamenduaren lizitazioa eta instalazioa
-
2022
Obren amaiera
Kiroldegia abian jartzea