Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Kontu ematea

Talent House II

Talent House II

  • Erdialdea
  • Kalitatezko enplegua eta garapen ekonomikoa

Talentua hirira erakartzeko hainbat estrategia sustatzen ari da Udala. Horrela, Talent House proiektuak, 2011n inauguratua, arrakasta handiz bete du Donostian teknologia-, ikerketa- eta akademia-zentroetan lan egin duten ikertzaile askoren iritsiera eta aldi baterako ostatua.

Nazioarteko talentua erakartzeko estrategiari lotutako eskaera horri erantzuteko eta hiriaren estrategia hori beste kolektibo batzuetara zabaltzeko (nazioarteko ekintzaileak, tokiko enpresa ekosisteman interesa duten kualifikazio- eta esperientzia-maila handiko profesionalak, junior ikertzaileak edo diziplina anitzeko profilak, gure hiriaren aukeren eta proiekzioaren preskriptore eta dibulgatzaile gisa jardun dezaketenak), aldi baterako ostatu zerbitzua zabaltzea planteatzen da Talent II izeneko apartamentuetara.

Testuinguru horretan,  Donostian espazio bat sortzea sustatzen du Udalak, hiriko proiektu berritzaileetan parte hartzen duten zientzia- eta enpresa-arloko profesionalentzat eta  proiektu berritzaile berriak garatuko dituzten ekintzaileentzat.

Gastua

Aurrekontua (aurreikuspena) 20.986.152,00 €
Benetan gastatutakoa 46.045,00 €

Proiektuaren egoera

Azken eguneratzea: 2023/02/28

Egoera: Abian

Aurrerapen maila:

%55

Aurrerapen mailaren iturria: obraren aurrerapenaren %

Eraikinari dagokion lehen ordainketa ez da egiten 2023an entregatu arte; beraz, aurrekontua gauzatzeko ehunekoa ez dator bat proiektuaren jardueraren egikaritze ehunekoarekin.

Mugarriak

  • 2020

    Eraiki edo egokitu/birgaitu beharreko higiezin bat errenta erregimenean kontratatzeko klausula ekonomiko-administratiboen plegua abiaraztea, zientzia- eta enpresa-arloko profesionalen aldi baterako bizitokirako.

    Donostian eraiki edo egokitu/birgaitu beharreko higiezin baten alokairu kontratua sinatzen da, zientzia- eta enpresa-arloko profesionalen aldi baterako ostaturako.

  • 2021

    Proiektua aldatzea eta kontratua aldatzea

    Obraren hasiera

  • 2023
    Obra azaroan entregatzea eta Talent House II espazioa martxan jartzea