Breadcrumb
DonostiaTIKNavigation
Banner Rendicion cuentas
Eduki publikatzailea
Kontu ematea
Aieteko bizikleta sarea
- Aiete
- Hiri jasangarria
Bizikleta sarea garatzea eta amaitzea Pagolatik Gailurreraino Aieten. Lanak bost fasetan banatu dira eta horietako bat % 100ean amaitu da (1. fasea) eta beste bat % 75ean gauzatu da (4. fasea igogailuen artean).
Gastua
Proiektuaren egoera
Azken eguneratzea: 2023/02/21
Egoera: Abian
Aurrerapen maila:
%39
Aurrerapen mailaren iturria: aurreikusitako aurrekontutik gastatutako %
2. eta 5. faseak gauzatzeko, ezinbestekoa da lurzatiak desjabetzea, eta, horren ondorioz, ezin dira gauzatu gaur egun.
4. fasearen % 75 zati berean beste obra mota batzuk egiteko aukera aprobetxatuz egin da, eta obra horren eraginpeko zatiari dagokion bidegorria eraiki da.
Aieteko eremuan Dbizi sartzeak eta COVID19aren pandemiak bizikletaren erabilera nabarmen handitzea eragin du inguru horretan, eta eraikuntzaren prezioen igoerarekin batera, beharrezkoa da idatzitako proiektuak berrikustea eta eguneratzea.
Mugarriak
-
2018
Lehen faseari dagokion proiektua idaztea
-
2019
Lehen faseko obren hasiera eta 2. fasearen proiektua idaztea
3, 4 eta 5. faseen proiektuak idaztea (aurrekontu parte hartzaileak 2019)
-
2020
Lehen faseko obren amaiera
-
2021
Laugarren faseko obren % 40a burutua
-
2022
Laugarren faseko obren % 75a burutua
-
2024
2. fasea gauzatzea eta 4. fasea amaitzea