Donostiako Udalak erraztu nahi du herritarrek udal-izapideekin duten harremana.
Horregatik sortu da DONOSTIA ESKURA APPa, tresna digital osoa, gune bakar batean biltzen dituelarik:
- NIRE KARPETAko izapideak
- eta HERRITARREN POSTONTZIAren bertsio hobetua
Beste urrats bat, donostiarrek, klik eginda, Udalarekin hainbat gestio egiteko aukera izan dezaten:
- Zure tramiteak
- Zure errolda-agiria
- Zure ordainketak eta ordainagiriak
- Zure ziurtagiriak
- Zure harremanetarako datuak
- Zure jakinarazpenak
- Zure kexak eta iradokizunak
- Zure udal zerbitzuak
Eta APP-aren gaineko edozein zalantza izanez gero, ohiko galderak jasotzen dituen orrialde hau kontsultatu daiteke.
DONOSTIA ESKURA APP-a Donostiako Udalaren aplikazio ofiziala da, ingurune digital bakar batean eta sarbide bakar batekin gestio horiek guztiak eskura eduki ahal izateko.