Breadcrumb
Eduki publikatzailea
Azaroaren 11n, Donostiatruk bigarren eskuko merkatua
Tabakaleran, 10etatik 14etara
Datorren larunbatean, azaroaren 11an, Udaleko Osasun eta Ingurumen Zuzendaritzak antolatzen duen bigarren eskuko Donostiatruk azoka egingo da Tabakalerako barruko plazan 10:00etatik 14:00etara.
Bigarren eskuko azokak etxeko artikuluei beste erabilera bat eman nahi die, azkenean hondakin bihurtu aurretik. Gainera, horietatik onura ekonomikoren bat lor daiteke (arropa, liburuak, jostailuak, etab.), baita modu merkeagoan eskuratu ere.
Postalak berrerabiltzeko tailerra
Oraingo honetan, postalak berrerabiltzeko tailerra antolatu da. Horrela, parte hartzaileek berrerabilitako Donostiatruk postalekin Gabonak zoriondu ahal izango dituzte, edota Olentzero, Mari Domingi edo Errege Magoei gutuna idatzi, bigarren eskuko opariak eskatzeko.
Halaber, Donostiatruken ohikoa denez, erosketaren bat egiten duten pertsonen artean bi lagunentzako bazkari edo afari bat zozkatuko da Egiako Km0 jatetxe begano begetarianoan.