Cabecera reducida

​​​​​​​

Breadcrumb

Saludo del alcalde

Donostia eta Errugbia: elkarlan eta ilusio mele bikaina

Hor dira talde bakoitzeko zortzi jokalari, melea osatzeko prestatzen. Lehenengo lerroa, indarrak batu eta bata besteari besarkatuta jarri da. Haren atzetik, gauza bera egin du bigarren lerroak ere, eta hegalekin eta zortziarekin batera multzoa osatu eta bultzaka hasi da, aurrera egiteko. Taldeko gainerako kideak zain dira, metro batzuk irabazten jarraitzeko; izan ere, kirol honetan, batasunik, lankidetzarik, laguntasunik eta errespeturik ez bada, ez dago ezer.

Eta mele horrekin bat egin nahi dugu guk ere, Errealarekin, Foru Aldundiarekin eta Eusko Jaurlaritzarekin uztartuta. Harremanak estutzen jarraitzeko, Donostian, Gipuzkoan eta Euskadin beti zain luzeak izan dituen kirol batekin.

Izan ere, urrats batzuk eman baititugu azken hamarkadetan batasun hori handitzeko; eta, hala, Iparralderekin dugun lankidetza estuari esker, TOP14-ko eta Heineken Champions Cup-eko partida batzuk hartu ditu Anoetak. Lehen ere erakutsia dugu hiri erakargarria eta antolakuntza gaitasun handikoa garela; eta, horren ondorioz, munduan den ligarik garrantzitsuenetako baten finalak gure hirian jokatuko dira orain.

Lerro hauen bidez, ongi etorria eman nahi dizuet parte hartu behar duzuen talde eta zale guztiei; ilusio-mele batean uztartu gaitezen denok, aurrera egiten jarrai dezan Donostiak, errugbia munduan den kirolik ederrenetako bat izatea egiten duten balioei helduta, gure hiria eta donostiarrak errespetatzea eta zaintzea oinarri dela.

Ongi etorri!

Eneko Goia Laso. Donostiako alkatea