Fil d'Ariane
DonostiaTIKNavigation
Donostiako hondartzen erabilerari buruzko aholkuak eta gomendioak
Hondartza modu seguruan, jasangarrian eta bizikidetzan erabiltzeko aholku orokorrak
Sorospen-postuetako langileen jarraibideak bete.
Erreparatu banderaren koloreari.
Bainurako ezarritako eremuak errespetatu.
Korronteak arrastatzen bazaitu, lasaitasunez hartu, korrontearen kontra igeri egiten ez saiatu, eta irteteko zailtasunak badituzu, egin laguntza-seinaleak.
Ekidin eguzkiarekiko gehiegizko esposizioa.
Edan ura.
Hondakinak botatzerakoan bereizi: edukiontzat (horiak), papera (iglu urdina) eta beira (iglu berdea).
Erabili dutxetako ura hondartzako egonaldiaren amaieran soilik, gatz- eta/edo izerdi-hondarrak kentzeko. Freskatzeko, erabili itsasoko ura.
Ez jolastu txorrota eta/edo dutxetako urarekin, eta ez animatu haurrak horretara. Hobe da horretarako itsasoko ura erabiltzea, kalitate bikainekoa eta gertukoa baita.
Ez erabili xaboirik aire zabaleko dutxetan, harea ez kutsatzeko.
Kabinetan, erabili dutxa behar duzun neurrian. Ez da erlaxatzeko instalazio bat, norberaren garbiketarako baizik.
Saihestu musika altua edo oihuak, gainerako pertsonen lasaitasunari kalte ez egiteko.
Baloiekin, pilotekin edo beste elementu batzuekin jolasean ibili behar baduzu, horretarako jarritako lekuetan ibili.
Gainerako pertsonek okupatutako espazioa errespetatu, hura inbaditzea saihestuz.
Ez harrapatu animaliarik: karramarroak...