Prespuestos

Udal Aurrekontuak

Proiektua - Infernua

Infernua

Infernuaren planoa

Gutxi gorabehera 480 etxebizitza eraikitzeko programa da, horietatik % 60 babes ofizialekoak liratekeenak.

Bost dorretan banatzen dira etxebizitzak, dorreak beren oinetan egokitutako 5.000 metro koadroko zokalo batek elkartuta, espazio horretan komunitate ekipamendurako lokalak izango direla.

Bestalde, gutxi gorabehera 8.000 metro koadro izango dituen hiru izarretako eta arkitektura bitxiko hotel bat eraikitzea aurreikusten da, baita beste 16.000 metro koadro izango dituen merkataritza espazioa ere, ahal dela bulegoak egokitzeko baliatuko dena.

Plangintza honek eskaintzen duen beste berrikuntza bat da hiriko parke handi baten sorrera, Añorgako errekastoa aprobetxatuz, alde honetatik igarotzen baita; berriro ere lurrazalera ekarri eta erabat bideratuta geratuko da ibilgu osoan.

Gainera, bi kilometro inguruko oinezkoentzako ibilbide bat sortuko da Infernu aldetik abiaturik Europa plazako biribilguneraino, Errotaburutik eta unibertsitateen eremutik igarota.

 

Kontu sailak: Hirigintza azterlanak

 

Infernuaren planoa