Prespuestos

Udal Aurrekontuak

TEMPLATE - Project

Txomin

p>Abian da Txomin Eneako hirigintza plana, datozen urteetan hirian garatuko den hirigintza eta etxebizitza babestuak eraikitzeko operazio handia. Horiekin bat, alde honetan uholdeak saihesteko lanak eramango dira aurrera.

Bi fase ditu Txomin Eneak. Lehenengoa maiatzean abiatuko da, eta bigarrena espetxea Zubietara lekualdatu eta gero. Bi fase horietan guztira 1.341 etxebizitza eraikiko dira, eta horietatik 829 babestutako etxebizitza ofizialak izango dira.

Kiroldegi bat, hirugarren sektorerako eremu bat, auzo berriaren bizkarrezurrarena egingo duen erdiko plaza bat eta ibai parke bat izango da Urumea ibaiaren ertzean.

Lehenengo fasean 930 etxebizitza eraikiko dira, gehien-gehienak babes ofizialekoak, alokairuan emateko eta 32 etxebizitza tasatu. Era berean, hirigintza operazioak kaltetutako auzoei ostatua emateko beharrezkoak diren 95 etxebizitza eraikiko dira, aipatu lanak bi urtez luzatuko baitira aurreikuspenen arabera. Azken eraikin hori izango da eraikitzen lehenengoa.

 

Espartxoko zubia (Txomin)

Txomin Enea auzoko Espartxoko zubi berria 2017ko udaberrian hasiko dira eraikitzen, eta amaituta egongo da 18 hilabete geroago. Zubi berriak egungoaren tokia hartuko du, egungoa oztopo handia baita ibaiarentzat eta uholdeen kalteak areagotu baizik ez baititu egiten.

Egungoari atxikita eraikiko da. Behin berria eraiki eta gero eraitsiko da zaharra. Pilare bakarra izango du ibaian.

Kontu sailak

  • 2016: 100.000 euro
  • 2017: 650.000 euro
 

Espartxoko zubia

     

Txomin Eneako urbanizazioa

2016ko kontu sailak: 4.361.000 euro
 

Txomin Eneako urbanizazioa irudia