Breadcrumb
BIT - BANNER EZ HOME
BIT - PROPOSAMENAK IZENBURUA
1. PROPOSAMENAK AURKEZTEA
2024/10/28tik 2024/11/10era
BIT - PROPOSAMENAK TESTUA
Zein da Urrezko Danborra ematearen xedea?
Pertsona fisikoei edo juridikoei ematen zaie, haien eguneroko lana, ibilbide eta ospe profesionala, edo beste alderdiren bat saritzeko, aktiboki eta nabarmen lagundu dutelako hiriaren kanpo-irudi positibo eta erakargarri bat finkatzen, eta, horri esker, hiriaren ahalmen turistikoa handitu delako, hiria ezagutzea ahalbidetu delako, haren kanpo-proiekzioa indartu delako, eta beste herrialde, hiri, erakunde eta pertsona batzuekiko ezagutza- eta laguntasun-loturak bultzatu direlako. Egoerak hala eskatuz gero, hilondoan ere eman ahal izango da saria
Zer baldintza bete behar ditu hautagaitzak?
- Pertsona fisikoa izatea
- Edo pertsona juridikoa izatea
Nork egin ditzake proposamenak?
- Donostian erroldatuta dauden pertsona fisikoek.
- Donostiako Udalaren Herri Entitateen Erregistroan jasota dauden elkarteek.
- Udalbatzako alderdi politikoek eta egoitza Donostian duten enpresek.
* Proposatzaile bakoitzak inprimaki bakarra bete ahal izango du, eta bertan hautagai bakar baten izena idatzi.
Proposamenak egiteko epea: 2024/10/28tik 2024/11/10era