Breadcrumb
DonostiaTIKNavigation
BIT - BARRUTIA - BARRUTIA BANNER

BIT - BARRUTIA - BARRUTIA EDUKIA
BARRUTIA
Barrutiak, Donostiako Udalerriaren lurralde zatiketa berekiak dira, kudeaketa organo deskonzentratuak dituztenak udal gaien kudeaketan eta hobekuntzan herritarren partaidetza indartzeko eta garatzeko. Zehazki, ondoko helburuak ditu:
- Herritarren partaidetza indartzea.
- Udal kudeaketa herritarrei gerturatzea, eta gardentasuna eta eraginkortasuna hobetzea.
- Hiriari eragiten dioten proiektu handietan, ahalik eta partaidetzarik handiena sustatzea, garapen integral eta iraunkorrari begira.
- Barrutia osatzen duten gune eta auzoen arteko elkartasuna eta oreka bermatzea.
- Aukera berdintasuna bermatzea, Barrutiko bizilagunen artean.
- Tresna bat izatea, barrutien eta haien auzoen arteko desorekak zuzentzeko.
- Elkartegintza indartzea eta udalerriko gizarte taldeen jarduerari laguntza ematea.
Ekialdeko Barrutia Donostiako ekialdean aurkitzen diren auzoek osatzen dute. Auzo hauek Altza, Intxaurrondo eta Miracruz-Bidebieta dira.
BIT - BARRUTIA - HOME BEHEKO IRUDIAK 3



