Errege Magoak
- Hasiera Data
- Urt 5
- Lekua:
- Hiria
- Ordua:
- Hainbat (*)
- Prezioa:
- Doan
- Antolatzailea:
- Donostia Festak
(*) EGITARAUA:
Errege Magoak Igeldoko funikularrean iritsiko dira Donostiara 2025eko urtarrilaren 5ean, igandea, Donostiako haurren gutunak jasotzeko.
10:30ean, Zigarrogileen Plazan kokatutako Tabakalerako balkoi nagusitik Maiestateak lehen aldiz ikusteko aukera egongo da.
Donostiara iritsi ondoren, Errege Magoek goizeko ibilbidea egingo dute Donostiako auzoetan zehar.
11:00 FUNIKULARRAREN PLAZA
11:15 LOIOLAKO ERRIBERAK - MARIA ZAMBRANO PLAZA
11:45 TXOMIN - ARTELEKU PLAZA
12:20 INTXAURRONDO - SAGASTIEDER PLAZA
12:55 ALTZA - HARRIA PARKEA
13:25 BIDEBIETA - JUAN XXIII ETORBIDEA
14:20 ALDERDI EDER - UDALETXEKO TERRAZA
15:30ean, Errege Magoei harrera egiteko unea da, Udaletxeko Batzar Aretoan, eskutitzak eta eskaerak eskura emateko.
18:00 Errege Magoen Kabalgata
Aurtengo desfilea Boulevardetik abiatuko da eta hiriguneko kaleetan zehar ibiliko da
Desfilea amaituta, Errege Magoek adinekoen hainbat zentro bisitatuko dituzte: Alai-Etxe, Matia Rezola eta Villa Sacramento, besteak beste.