Tablao Flamenco 'GARAI BERRIAK' XI. Zikloa: Iván Vargas
- Hasiera Data
- Ots 8
- Lekua:
- El Duende de la Sole
- Ordua:
- 19:00
- Prezioa:
- 30 €
- Antolatzailea:
- El Duende de la Sole
IVAN VARGAS flamenco bailaore ezagunak bere arte flamencoarekin gozaraziko digu Donostiako El Duende de la Sole zentroak antolatutako 'Garai Berriak XI. Ziklo Flamenkoa'ren hurrengo tablaoan.
Larunbata, otsailak 8a - 19:00 - Sarrera: 30 € - Edukiera mugatua
IVAN VARGAS Granadako Sacromonteko Cueva La Rocío ezagunean jaio zen. Bere familia, arte flamencoaren munduan internazionalki ezaguna, baita ere bertan jaio zen:
LOS MAYA artista flamenko saga handia bere disziplina guztietan. Iván Vargasek eurekin hezi zen txikitatik. Eurekin jasotako formazioak eta bere berezko arteak gaur egun den dantza flamencoaren erreferente handi batean bihurtu dute.
Benetazko Tablao Flamenco bat, non arte flamencoaren 'duende' eta magiarekin, duela hainbat mende Granadako Sacromonteko kobazueloetan sortu zena eta gaur egun arte emozionatzen eta hunkitzen duena.
Ivan Vargasi zuzeneko honetan lagunduko dioten artistak ere talentu handikoak dira, baita ere jatorri flamenco ezaguna dutenak:
Abesten-JUAÑARITO
Juan Carrasco Rodríguez, Juañarito bezala ezagutua, 1994an jaio zen Jerez de la Frontera (Cadiz). Abeslari gazte hau kantaore familia ezagun batetik dator. Juañares eta Chelo Pantojaren semea eta hainbat artista handien iloba: Manuel Sordera, Terremoto, José Mercé eta Gómez de Jerez.
Gitarra-JUAN JIMÉNEZ ABADÍA
Gitar-jole madrildar ezagun honek 17 urterekin hasi zuen bere ibilbidea. Izen handiko artistadunen familia ijito baten hezia, El Tupé eta La Cuatro bailaoreen semea da eta bere anaia José Jiménez 'El Viejín' gitar-jole handia da. Madriden Antonio Canalesekin egin zuen debuta 'Torero' eta 'La Casa de Bernarda Alba' ikuskizunetan.
Igandea, otsailak 9a - 19:00 - Master class: 'Tangos de Graná'
Otsailaren 9an Tangos de Graná tailerra egongo da El Duende de la Sole bertan, IVAN VARGASen eskutik.
TANGOS DE GRANÁ-MASTERCLASS
10:00-11:45 HASIERA maila
12:00-13:45 Maila ERTAINA
Izen-ematea: 50 €
Sarreren erreserba egiteko:
667 321 998
mailto:elduendedelasole@gmail.com