Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Hiri Zuhaitzen Plan Zuzentzailea

Kontu ematea

Hiri Zuhaitzen Plan Zuzentzailea

Hiri Zuhaitzen Plan Zuzentzailea

  • Aiete
  • Hiri irisgarria, garbia eta zaindua

Donostiako Hiri Zuhaitzen Plan Zuzentzaileak, zuhaiztiaren ikuspegi integrala emango du 360º-koa , eta hauen kudeaketa aztertu eta optimizatuko du, zuhaiztiaren oinarri eta gidalerroak, orokorrak zein espezifikoak, jasoz, funtzionaltasun- eta arrazionaltasun-parametroak zehaztuz, eta zuhaitzen egoera egokia, osaera eta ingurumen-erronka berrien barruan lortu beharreko kudeaketa-eredua definituz.


Plan Zuzentzaileak hiriko zuhaitzak egoera ezin hobean egon daitezen beharrezkoak diren ekintza zehatzak deskribatuko ditu. Bere helburu orokorrak hiriko zuhaitzen egungo egoeraren diagnostiko ahalik eta zehatzena egitea da, arazoak eta gatazkak identifikatuz eta konponbideak proposatuz, horiek ekonomikoki kuantifikatuz, eta kudeaketa hiri iraunkor eta arrazionalaren zuhaitz-eredu baterantz bideratuko duena.

Gastua

Aurrekontua (aurreikuspena) 112.118,65 €
Benetan gastatutakoa 88.125,26 €

Proiektuaren egoera

Azken eguneratzea: 2023/02/28

Egoera: Abian

Aurrerapen maila:

%5

Aurrerapen mailaren iturria: proiektuaren fasea

Egin beharreko azterlan guztia 2023ko otsailaren 14an hasi zen, eta 12 hilabeteko epean plana bera definituta egotea aurreikusten da.

Mugarriak

  • 2022

    Kontratazio plegua argitaratua

  • 2023
    Ikerketarekin hasi
  • 2024
    Plana definitua