Errautsak botatzeko eta gordetzeko espazioa sortzea, orain arte, "Hobi arruntak" izeneko eremuan, Polloe hilerriaren erdian kokatua eta gutxi gorabehera 6000 m2-ko azalera duena.
Lorategi berriak errautsak libreki sakabanatzeko lekua izango du eta, era berean, errautsak uzteko hilobiak izango ditu bai banaka, banakako hautsontzietan, bai taldeka, "familia hautsontziak" deitu litezkeenak.
Kokapen berriak ere paisaia espazioak izan behar ditu, hilerriaren ingurunearekin irisgarriak eta jasangarriak. Beharrezkoa izango da "Hobi arruntak" izeneko eremuan harlauzek hartzen duten egungo lurzorua egokitzea.