Talentua hirira erakartzeko hainbat estrategia sustatzen ari da Udala. Horrela, Talent House proiektuak, 2011n inauguratua, arrakasta handiz bete du Donostian teknologia-, ikerketa- eta akademia-zentroetan lan egin duten ikertzaile askoren iritsiera eta aldi baterako ostatua.
Nazioarteko talentua erakartzeko estrategiari lotutako eskaera horri erantzuteko eta hiriaren estrategia hori beste kolektibo batzuetara zabaltzeko (nazioarteko ekintzaileak, tokiko enpresa ekosisteman interesa duten kualifikazio- eta esperientzia-maila handiko profesionalak, junior ikertzaileak edo diziplina anitzeko profilak, gure hiriaren aukeren eta proiekzioaren preskriptore eta dibulgatzaile gisa jardun dezaketenak), aldi baterako ostatu zerbitzua zabaltzea planteatzen da Talent II izeneko apartamentuetara.
Testuinguru horretan, Donostian espazio bat sortzea sustatzen du Udalak, hiriko proiektu berritzaileetan parte hartzen duten zientzia- eta enpresa-arloko profesionalentzat eta proiektu berritzaile berriak garatuko dituzten ekintzaileentzat.