Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Bretxako merkatu berria

Kontu ematea

Bretxako merkatu berria

Bretxako merkatu berria

  • Erdialdea
  • Lurralde oreka eta kohesio jasangarria

Bretxa Berriaren eraikineko eta eremuko esku-hartzearen helburua merkatu tradizionalaren baldintzak hobetzea eta asentadoreak kaleko oinplanoan kokatzea da. Horrek jarduketa integrala eskatzen du, Bretxa eraikina, Arrandegi eraikina eta bien arteko plazaren antolamendua eraldatuko duena.
Eraldaketa honetan, Osakidetzarako osasun zentro berria eta Alde Zaharreko kirol gune estali berria proiektatu dira.

Gastua

Aurrekontua (aurreikuspena) 5.386.994,60 €
Benetan gastatutakoa 2.446.881,00 €

Proiektuaren egoera

Azken eguneratzea: 2023/02/28

Egoera: Abian

Aurrerapen maila:

%63

Aurrerapen mailaren iturria:  bete diren mugarrien %

Arrandegia eraikinaren obra osoak 15.172.994,60 euroko aurrekontua badu ere, Donostiako Udalari dagokion kopurua aurrekontuan jasotako 5.386.994,60 eurokoa da.

Lanak oso aurreratuta daude eta Bretxa osoa 2023rako martxan izatea aurreikusten da.
 

Mugarriak

  • 2018

    Ekaina, emakida berriaren sinadura

    Urria, Bretxa berria eraikitzeko lizentzia.

     

  • 2019

    Abendua, Osakidetzarekin hitzarmena sinatzea
     

  • 2020

    Urria, Arrandegiko eraikinaren obraren hasiera
     

  • 2021

    Abendua, Arrandegi eraikinaren barrualdea egokitzeko 3. fasearen hasiera

  • 2023
    Uda, Bretxa inguruko urbanizazio obren amaiera
    Uda, asentatzaileak kaleko solairura lekualdatzea, eta baserritarrak pergola berrira
    Azken hiruhilekoa: kirol instalazioen irekiera